| Gizarte-zerbitzuetako gastu publikoari buruzko txostenak (Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak garatzen du urtero) zera du helburu: administrazio publikoek gizarte-zerbitzu eta -prestazioen esparruari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egiten duten gastua aztertzea. Hori horrela izanik, euskal gizarteak bere erakunde publikoen bidez egiten duen ahalegina mugatzeko aukera ematen du azterlanak, EAEko gizarte-zerbitzuen sistema propioari eusteko. Gizarte-zerbitzuetan egiten den gastuaren ikuspegi antolatua eman nahi du lan honek. Xede hori finkatuta, administrazio publikoek sektorean eginiko ekarpena jorratzen dute azterlanean erabilitako aldagaiek, gastu-dimentsio hori bildu, ordenatu eta aztertzeko. Zifra historikoen jarraipena egin daiteke hurbilketa honen bidez, eta luzetarako azterketak landu daitezke. Konprometitutako gastu arrunt garbia izan da gastuaren egoerara hurbiltzeko oinarria. Hau da kontzeptuaren definizioa: zerbitzuak mantentzeko guztizko gastuaren eta jarduerak eragindako dirusarreren arteko aldea. Azterlanak hiru ikuspegi hauek ditu ardatz: finantzarioa, sektoriala eta lurraldeari dagokiona. Ikuspuntu finantzarioari erreparatuta, gizarte-zerbitzuetako gastu publikoaren finantziazio-iturriak aztertzen dira, sektorean esku hartzen duten administrazio publikoak bereiziz: - Udalak.
- Hiru foru-aldundietako gizarte-ekintzako departamentuak.
- Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
- Beste erakunde publiko batzuk.
Txostena (pdf, 2,51 Mb) |