Biztanleria Aktiboaren Kualifikazio Inkesta 2011

Biztanleria Aktiboaren Kualifikazio Inkestan (BAKI), hiru alderdi aztertu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleria aktiboaren kualifikazio-maila zehazteko: prestakuntza arautuaren maila; prestakuntza osagarriaren jarduerak (arautu gabeko prestakuntzaren jarduerak barnean hartuta) eta hizkuntzak jakitea, eta lan-esperientzia Biztanleria aktiboaren kualifikazioaren inkestak (ECPAk) prestakuntza maila zehazten duten hiru dimentsio analizatzen ditu: araututako heldutako heziketa, jarduera hezigarri osagarriak eta esperientzia laborala.

Lan honetan, EAEko biztanleria potentzialki aktiboa aztertu da. Kolektibo horren barruan bi talde sartzen dira. Alde batetik, biztanleria aktiboa, zentzurik zabalenean; hau da, ia-langabeen kategoria barnean hartuta. Horrek esan nahi du, LANE eta EUROSTAT erakundeen definizioen arabera landuntzat eta langabetzat hartzen diren pertsonez gain, honako hauek ere hartu direla kontuan BAKIn aztertutako biztanleria aktiboan: zentzu hertsian lanerako prest egon ez arren, hots, 15 eguneko epean lanean hasteko prest, edo langabetzat jotzeko gutxieneko gestioak egin ez arren, lana bilatzen ari direnak.

Bestetik, biztanleria potentzialki aktiboaren barruan sartzen dira lanerako egoera potentzial batean dauden pertsonak ere (aktibo potentzialak). Talde hori BAKIren azterketan sartu izan da 2003ko ediziotik. Aktibo potentzialtzat jotzen ditugu lanik ez daukaten eta lan bila ari ez diren pertsonak, baina, beren ezaugarriekin eta egoera pertsonalarekin bat datorren lan-eskaintzaren bat jasoz gero, hurrengo hiru hilabeteetan lan hori onartzeko aukera planteatu dezaketenak.

2011ko txostena (PDF, 1,6 MB) (PDF)