Adikzioen VII. Plana 2016an egin zen, metodologia parte-hartzaile bat erabiliz, lege eta arau hauen ildo beretik: Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea eta Osasun Plana.

EAdikzioen VII. Planak 16 helburu eta 50 ekintza dakartza eta bost ataletan dago egituraturik

Adikzioen VII. Plana zer printzipioren gainean dagoen oinarriturik: garatzeko bide-argi dituen kontzeptuak, helburuak eta ekintzak.

Begiratu orokor bat ea Euskadin adikzioak gaur egun zertan diren; hartara, zuzenago identifikatu ahal izateko zein diren gai honetako gakoak, joerak eta dinamikak.

VII. Plan honetan, lehentasunezko 5 arlo zehaztu dira. Bakoitzak baditu bere helburu estrategikoak, eta haietako bakoitzak, berriz, beste 16 helburu espezifiko eta 50 jardun-ildo