Ugunako ur-jauzia (1,3 Km)

 

Uguzpe/Uguna ur-jauzia Bizkaiko Lurralde Historikoko hego-ekialdean kokatua dago, Arratia-Nerbioi eskualdean, Barazarreko mendatetik gertu, Zeanuriko udalerrian. Barazar Gainetik (N-240) abia gaitezke, Barazar jatetxe-ostatuaren paretik.

 

Ugunako ur-jauzia / Cascada de Uguna

 Ibilbidearen nondik norakoak

Ibai-bideari Barazar Gainetik ekingo diogu. Barazar ostatuaren parean, hormigoizkoa den pista hartu behar dugu, errepidearen eskuinaldean. Hortik gutxira hezegunerako bidea adierazten duen seinalea topatu eta Ubidea (9,3 km) adierazten duen BTT ibilbidea aurkituko dugu. PRBI-4 (GR-12) bidetik Saldroporantz jarraitu behar dugu 1,4 kilometro inguru eginez. Pistatik jarraituko dugu  “Saldropo Ibilbidea” adierazten duen seinaleari jarraituz, eta hezeguneari buruzko azalpen panelak dauden Interpretazio Zentroraino helduko gara.  Saldropoko hezegunea ezkerraldean utzi eta  Zeanuriranzko pista, hasieran hormigoizkoa dena, hartu behar dugu, 700 bat metroan zehar. Gero, pistaren bihurgune bat pasatu ondoren, mendian barna sartzen den ezkerreko bidezidorrari helduko diogu. Bidezidorrean aurrera egingo dugu, jaitsiz goazen neurrian estutuz doan bidezidor horretan, ibaiaren bila. Gerturatu ahala, ur-jauziaren soinua entzungo dugu. Kontu handiz, ur-jauziaren behealdean dagoen behatoki naturalera jaitsiko gara. Bertatik ur-jauzia modu paregabean ikusteko aukera izango dugu.

Jaitsi

 

 

Azken aldaketako data: