Purón ibaiaren haitzartea (7,7 km)
Purón ibaiaren haitzartea Arabako Lurralde Historikoaren mendebaldeko muturrean dago, Arabako Ibarrak eskualdean, Valdegovía / Gaubea udalerriko Lalastra herriaren ondoan. Valderejo Parke Naturalaren barruan dago, Arabaren eta Burgosen arteko mugan. Hasiera Lalastra herri arabarretik egin dezakegu A-4338 errepidetik, San Millan de San Zadornil Burgoseko herritik hartuta. Horrela 4 kilometro gutxiago egingo ditugu. Erreferentzia puntua Gaubeatik izango da. Bertatik hasten da abiapuntura eramango gaituen ongi seinalatutako errepidea.
Ibilbidearen nondik norakoak
Agian, ibiltaritza zaleen ibai ibilbiderik interesgarriena dugu. Gainera, Euskal Herrian hobekien kontserbatutako ibaia izateaz gain, Artzena mendilerroaren kareharrizko erliebez oragarria eta EAEko ibarrik ederrenetakoa gozatu ahal izango ditugu.
Lalastratik hasita, bertako aparkalekuan utziko dugu ibilgailua elizaren ondoan, eta ondoren Valderejo Parke Naturaleko interpretazio zentrora hurbilduko gara informazio bila.
Bertatik, Errege Kalea pasa, eta landak eta mendi inguruak zeharkatzen dituzten bidexketan 3,6 kilometro egin eta gero Erribera herri hustura helduko gara.
Han elizak baino ez dirau zutik.
Jarraitu beharreko bidea ongi seinalaturik dago.
Guk “haitzarte-bideari” jarraituko diogu ibaian ezkerretara harturik.
600 bat metro belardi baten zehar egin eta gero, bidea estutzen den baso batean sartuko gara.
Luze gabe, Purón ibaiko uren hotsak entzunez sartuko gara arroilaren alderik estuenean.
800 bat metro eta 15 minutu inguru eginda, haitzetan iltzaturiko pasabide metaliko batera.
Bertatik ikus daiteke ibilguko osinetako bat. Berau da interes goreneko ibai tartea.
Aurrerago, egurrezko zubitik arroilaren edertasuna eta magia gozatu ahal izango ditugu.
Izan ere, bertatik pasatzen ziren IX. mendean Gaztelako lautada birpopulatzera joandako lehendabiziko kristauak.
Arroilaren tarterik itxienean, kareharrizko hormatzarren artean, bi kilometroko pista batetik jarraitu ahal dugu Herran herriraino, Burgosko Tobalina haranean.
Herranera heldu baino lehen, ezkerretara, atseden-eremu bat dugu mahai eta guzti. Ibilbidearen amaiera herriko sarreran dagoen pasabide-zubia izango da.
Toki beretik egingo dugu itzulbidea.
Jaitsi
Azken aldaketako data:
