Prestakuntzako Espezialitateak
Prestakuntza-espezialitate bakoitza konpetentzia profesionalen, edukien eta espezifikazio teknikoen multzo bat da, eta produkzio-prozesuaren fase batean egiten diren lan-jardueren edo lanbide-jardunerako zeharkako konpetentzien (sektore artekoak) multzo bati erantzuten dio.Bada, katalogo hori osatzen duten prestakuntzako espezialitateak CNCPan zehaztutako 26 familia profesionalen barruan sartzen dira. Era berean, katalogoan prestakuntza osagarria edo zeharkakoa ere sartzen da.
Bi prestakuntzako espezialitate mota daude:
- Espezialitate egiaztagarriak: katalogoko prestakuntza-espezialitateak dira, lanbide-ziurtagiriei eta C graduei lotuak.
- Inskribatutako espezialitateak: lanbide-ziurtagiriei edo C graduei lotuta ez dauden Katalogoko gainerako prestakuntza-espezialitateei dagozkie.
Prestakuntza-programetan definitzen dira, eta horiek eman nahi dituzten prestakuntza-erakundeak inskribatzeko oinarri gisa balio dute, betiere prestakuntza-programan eta araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
EAEko lanerako prestakuntza-erakunde edo -zentroek prestakuntza-espezialitate berriak proposa diezazkiokete Lanbideri, espezialitateen katalogoan prestakuntza-espezialitateari alta emateko eskaeraren bidez.