Paziente Kroniko Konplexua
Zer esan nahi du eta zeintzuk dira sintomak?
- Adinak aurrera egin ahala, nahiko ohikoa da pertsona batek zenbait gaixotasun kroniko izatea aldi berean.
- Hala, ez da arraroa edozein gaixotasun-konbinazio izatea, adibidez, bronkitis kronikoa, diabetesa, arteria-hipertentsioa edo bihotzeko gaixotasunak.Gainera, baliteke arazo baterako egokiak diren gomendioak kaltegarriak izatea beste arazo baterako, eta gaixotasun baten aurka laguntzen duten botika batzuk kaltegarri suerta daitezke beste batzuen aurka..
- Garrantzitsua da, lehen mailako arretako medikuak eta erizainak egindako zainketa- eta jarraipen-plana izatea, bai zurekin eta bai beste espezialitateetako mediku zein erizainekin adostutakoa.

Azken eguneratzea:
2019/01/14