Osinberdeko ur-jauzia (1,5 Km)
Osinberde ur-jauzia Gipuzkoako Lurralde Historikoaren hego-ekialdeko koadrantean dago, Goierri eskualdeko Zaldibia udalerriko lurretan, Aralar mendilerroaren Natura Parkean. A-1 Donostia-Gasteiz autobidean Ordizia/Itsasondo/Zaldibia irteera hartuko dugu. Ordizia zeharkatuta, (GI-2133) errepidean jarraituko dugu Zaldibiara iritsi arte. Bilbotik joanda, A-8a hartuko dugu Donostiarantz, eta (Eibar) Maltzagan AP-1ean sartuko gara Bergarako irteera ikusi arte. Ondoren, GI-632a hartuko dugu, Antzuola, Zumarraga, Ormaiztegi eta Beasain pasatuta, Ordiziara heldu arte. Handik Zaldibiarako errepidean sartuko gara. Zaldibiatik (GI-3781)a hartuko dugu Arkakaraino ( Uraren interpretazio-etxea eta arrantza-eskola).
Ibilbidearen nondik norakoak
Arkakatik mendi-errepide estu bat hartuko dugu Osinberderaino.
Baliza bat aurkituko dugu norabidea adierazteko.
1,5 bat kilometro eginda, errepidearen amaieran 1,2 bat kilometroko bidexkari jarraituko diogu basoan zehar, urak zizelatutako paisaia zoragarria gozatzeko. Ezkerretara utziko dugu borda bat eta bidean aurrera erreka baten ibia igaro behar dugu.
Euri-sasoian, kontu handi zegin beharko dugu. Igaro eta gero, aurrera egin eta eskuinetara joko dugu Osinberdetik datorren Zaldibia edo Amundarain errekarekin topo egin arte.
Hormigoizko ibi batez igaroko dugu erreka, eta bidexka magikoari jarraituko diogu, ur fresko eta gardenen xuxurlak laguntzen digularik.
Azken tarte horretatik, Aralar mendilerroko akuiferotik ura isurtzen duten zundaketa batzuk ikusiko ditugu.
Aurrera egingo dugu Hidrometeorologia-estazioraino, eta, hondoan, Osinberden amiltzen diren uren handitasuna izango dugu.
Jaitsi
Azken aldaketako data:
