Ordainsarien zerbitzua
2017ko abenduko aparteko ordainsariaren %50eko aurrerakina
2017ko uztailaren lehenengo egunetan ordainduko da
Funtzio Publikoko Sailburuordearen ekainaren 9ko 3/2017 Jarraibidearen arabera
2012ko abenduko aparteko ordainsariaren zati bat
2017ko ekainaren nominan ordainduko da
Argitaratu dugu 2012ko abenduko aparteko ordainsaria berreskuratzeari buruzko akordioa. Gobernu Kontseiluak hartu zuen (2017ko ekainaren 9ko EHAA 109.zk.duna), eta Jaurlaritzaren idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren ekainaren 6ko 65/2017 Ebazpenari jarraituz argitaratu dugu.
Urteak zabaltzea nominak kontsultatzeko
Nominetara sartzeko informazio oharra
Honen bidez 2016ko abendutik aurrera izango dela bost urte lehenagoko nominetara sartzeko aukera jakinarazten diegu IRAKASLEGUNE weba erabiltzen duten guztiei
Instrukzioa: nomina eta ordainsari-taulak
Informazio guztia IRAKALEGUNEan (soldata-atalean)
2015eko ekitaldiko 10T-a
Informazio-oharra
2015eko ekitaldian langileen kudeaketako sistema berri bat ezarri zen, eta horregatik laneko irabazien bi ziurtagiri (10T) emango zaizkie langileei. 2015eko ekitaldiko laneko irabazien ziurtagiria bi horien batuketa izango da. Arazo teknikoak direla eta, ziurtagiri horiek IRAKASLEGUNEko webean egongo dira ikusgai ahalik eta lasterren
2012ko abenduko aparteko ordainsariaren zati bat
2016ko apirilaren nominan ordainduko da
Argitaratu dugu 2012ko abenduko aparteko ordainsaria berreskuratzeari buruzko akordioa. Gobernu Kontseiluak hartu zuen (2016ko martxoaren 18ko EHAA 54.zk.duna), eta Jaurlaritzaren idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 15eko 14/2016 Ebazpenari jarraituz argitaratu dugu.
2012ko abenduko aparteko ordainsariaren zati bat
2015eko apirilaren nominan ordainduko da
Argitaratu dugu 2012ko abenduko aparteko ordainsaria berreskuratzeari buruzko akordioa. Gobernu Kontseiluak hartu zuen (2015eko martxoaren 12ko EHAA 49.zk.duna), eta Jaurlaritzaren idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 10eko 15/2015 Ebazpenari jarraituz argitaratu dugu.
Langabezia-ziurtagiriaren berariazko eskaera
Informazio-oharra: langabezia-ziurtagiriak
Martxoaren 24ko TIN/790/2010 Aginduak ezarri bezala, langabezia-ziurtagiriak berariaz eskatu beharko dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lurralde Ordezkaritzetako nomina zerbitzuan, kasuan kasu langileari dagokion lurraldean. Agindu horrek arautzen du enpresek nola helarazi enpresa-ziurtagiriaren datuak Estatuaren Enplegu Zerbitzu Publikoari bitarteko elektronikoen bidez
20/2012 Errege Dekretua aplikatzea Estatuko funtzionario zibilen gizarte segurantzaren erregimeneko langileei (MUFACE) aldi baterako ezintasun-egoerei dagokienez
Unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak
Zerbitzu honetan ordainsarien datuen aldaketak tramitatzen dira. Helbideak, zein kontu korronteak, zein bez-a, e.a. Horretarako, eskaera bidali norberaren datuekin (NAN zenbakia eta izen-abizenak), egin nahi den aldaketa aipatuz, ondorengo helbidera: huisl003@euskadi.eus
Unibertsitateaz kanpoko Irakasle funtzionarioak eta irakasle laboralak eta hezitzaileak
Galderak eta zalantzak: huisl003@euskadi.eus
Nomina eta 10T agiriak ez dira gehiago paper-euskarrian jasoko
Administrazio honek teknologia berrien erabilera sustatzearen aldeko apustua egin du langileekin dituen harremanetan. Era berean, ahal den prozedura guztietan, poliki-poliki gero eta paper gutxiago erabiltzea erabaki du. Horrela, hiru gauza lortu nahi dira: ingurumenari mesede egitea, langileek erosotasun eta segurtasun handiagoa izatea, eta administrazioari kostuak murriztea.Horixe egiten ari gara nomina-agiria eta errentaren 10T agiria emateko; izan ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasle funtzionarioek eta irakasle laboralek eta hezitzaileek nomina-hartuagiria jaso ahal dute IRAKASLEGUNEko URLren bidez: http://www.irakasle.eus/. Ezarritako segurtasun-protokoloak betetzen ditu bide horrek, eta sartzeko era babestua eskaintzen du.
Horregatik, nomina-agiria eta 10Ta paperean jasotzeko aukera kentzea erabaki da. Ikasturte honetako 2012ko abuztuan jasoko duzu azkenengoa euskarri horretan. Dena den, langileen batek ezinbesteko arrazoiagatik nomina-agiria ohiko bidetik jasotzen jarraitu behar badu harremanetan jarri beharko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko lurralde-ordezkaritzako langileriaren zerbitzuarekin, horren berri emateko.Honetarako langileen artean banatu den eta hemen atxikita dagoen dokumentua entregatu beharko du egoera azalduz.