Oiartzun ibaia (3,1 km)

 

Oiartzun ibaiaren tartea Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko muturrean dago, Donostialdea eskualdeko Oiartzun udalerriko lurretan. Herritik Lesakarako GI-3420 errepidea hartu eta 17 kilometroan eskuinetara joko dugu, pista asfaltatuan, Portuburu baserriraino. Ondoren, 170 metro eginda, Artxabaleta baserrira helduta lurrezko pista batean sartuko gara gaztainondoz eta haritzez jositako baso hostogalkor batean. 800 bat metrora, erreka bat zeharkatzen duen eskuineko pista hartuko dugu. 3 bat kilometrora Penadegi indarretxera heldutakoan hasiko gara ibai ondoko ibilbidea.

 

 

Oiartzun ibaia. Río Oiartzun.  

Ibilbidearen nondik norakoak

Indarretxetik ibar eskuinetik doan bidexka bati jarraituko diogu ibar baso bikaina duen ibilgu bat gozatuta,haltzak dira nagusi bertan.

300 bat metroren buruan ur-jauzi txiki batera helduko gara. Itzulbiderako, bidexka txikitik joango gara indarretxeraino.

Handik aurrera ibai ondoko pistatik jaitsiko gara.

Atzean utziko dugu abereak gordetzeko erabiltzen den Penadegi baserri zahar eroria.

Jaitsi

 

 

Azken aldaketako data: