Samaniego, Villabuena eta Mañueta udalerrietako hondakin-uren araztegia eraikitzeko proiektua
Obren bidez, hondakin-uren araztegi bat egingo da Villabuena herriaren hegoaldean, eta aurreikuspenen arabera, Samaniego, Villabuena eta Mañueta udalerrietako hondakin-urak gehituko zaizkio ponpatze bidez (baita inguru horretako industrietakoak eta upeltegietakoak ere). Aireztapen behartuko erreaktore biologikoa duen HUA bat da, ura eta lokatzak bereizita dituena. Instalazioa emari modularrak hartzeko diseinatuta dago; izan ere, kutsadura-karga eta emaria oso desberdinak dira goi-denboraldian eta behe-denboraldian. Eguneko 456,00 m3-ko emarietarako dago diseinatuta behe-denboraldian, eguneko 1.680,72 m3-ko emarietarako denboraldi-artean, eta eguneko 3.106,32 m3-ko emarietarako goi-denboraldian.
- Administrazio sustatzailea: Arabako Foru Aldundia
- Obren hasiera: 2012ko apirila
- Amaitua
- Aurrekontua: 5.498.659,27 € (URAk aurrekontu horren %50 finantzatuko du)
Albisteak
Azken aldaketako data:

