'Nutrizio eta propietate osasungarrien adierazpenak dituzten elikagaiak: produktuak eta haragiaren eratorriak' ikuskapen-kanpainaren emaitzak
Xedea
Hauxe izan da kanpainaren helburua: egiaztatzea produktuen eta haragiaren eratorrien etiketetan agertzen den informazioa bat datorrela arautegiarekin; informazio hau, alegia: derrigorrezko elikadura-informazioa, nutrizio-informazioa eta nutrizio eta propietate osasungarrien adierazpenak.
Noiz egin zen
Kontrola 2015eko urriaren bigarren hamabostaldian egin zen.
Autonomia-erkidegoek eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) elkarrekin planifikatzen dituzten kanpainetako bat da kanpaina hau.
Egindako jarduerak
Kanpaina honetan, 20 produktu ikuskatu ziren, protokolo bidez. Hiru lurralde-zerbitzuek hartu zuten parte kanpainan.
Hiru lurralde historikoetako supermerkatu eta azalera handiko saltokietan egin ziren ikuskapenak.
Emaitzak
Ikuskatutako produktuen % 90ek betetzen zuten arautegia.
Ez-betetzeak bi produktutan antzeman ziren:
- Aurrenekoan, ez ziren etiketaren ikus-eremu berberean agertzen elikagaiaren izena eta eduki garbia. Gainera, nutrizio-informazioan sodioa aipatzen zen gatza aipatu beharrean.
- Bigarrenean, berriz, etiketan nutrizio eta propietate osasungarrien hiru adierazpen azaltzen ziren arautegiarekin bat ez datozenak: baimenduta ez dauden bi eta derrigorrezko informazio-betekizunak betetzen ez zituen beste bat.
Produktuen gaineko erantzukizuna zer enpresena zen identifikatu ondoren, Kontsumobidek jakinarazpenak bidali zizkien haien egoitza soziala dagoen autonomia-erkidegoko kontsumo-agintaritzari.
Bestalde, ikuskatutako 20 produktuetatik bakar batean aurkitu ziren propietate osasungarrien adierazpenak.
Ondorioak
Oro har, ikuskatutako produktu eta haragiaren eratorri ontziratuek betetzen dute etiketatze-arautegia, bai derrigorrezko elikadura- eta nutrizio-informazioari dagokionez eta bai elikadura-adierazpenei dagokienez.
Gainera, horrelako elikagaietan gutxitan azaltzen dira propietate osasungarrien adierazpenak.