Nire DSBE

Lanbidek zerbitzu berria prestatu du, zure DSBE espedientea kontsulta dezazun. Zerbitzu horren bidez, izan ere, espedientearen egoera eta ordura arte egindako ordainketak ikusi ahal izango dituzu.
Atal berri hori “Nire Lanbidenet”-en barruan dago, hau da, lehenengo erabiltzailea eta pasahitza sartu behar dituzu. Hor aurkituko duzu “Nire DSBE” menua. Menuaren lehen aukera “Nire espedientea” da eta, atal horren barruan, espedientearen egoera eta DSBEren eta Etxebizitzako Prestazio Osagarriaren zenbatekoak ikusiko dituzu.
Bizikidetza Unitateko kideak agertuko dira, eta horietatik hartzailea nor den ere ikusiko duzu.
Hurrengo informazio-multzoan, egindako ordainketak ikusiko dituzu. Hautatu kontsultatu nahi duzun urtearen erlaitza, eta hilero jaso dituzun zenbatekoak agertuko dira.
Xehetasunen testua sakatuz gero, zenbatekoaren kontzeptuak xehekatuta agertuko zaizkizu.
Azkenik, jakinarazi diren ebazpenak jasotzen dituzten dokumentuak daude; horiek zure ordenagailura jaitsi ahal izango dituzu.