Nerbioi ibaiaren ur-jauzia (2,1 km)

 

Nerbioi ibaiaren ur-jauzia Arabako Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko koadrantean dago, Aiaraldea eskualdeko Amurrio - Kuartango udalerrian. Heltzeko, Urduñan hasiko gara, A-2625 errepidetik edo CL-625 Burgosko Berberanatik. Batetik zein bestetik, Santiago Mendiaren Natura Monumentuaren eremuraino heldu behar dugu, Burgos eta Euskal Herriko mugan, eta gero Santiago gotorlekutik hasten den pistan zehar jarraituko dugu. Inguruetan aparkaleku nahikoa dago.

 

Nerbioi ibaiaren ur-jauzia. Cascada del río Nervión.

Ibilbidearen nondik norakoak

Aparkalekutik, pistaren ezkerraldean eta Monumentuaren etxearen aurrez aurre, bi kilometro inguru egin beharko ditugu behatokira heltzeko. Ibilbidean zehar, Salvada mendilerro malkartsu eta karstifikatuaren ertzeraino heltzen den pagadi bikain batek alaituko digu bidea.

Pistak ezkerretara egin baino lehen, eta zuhaiztia utzi aurretik, eskuinetara otso baten eskultura bat eta antzinako otso zulo baten aztarnak ikusiko ditugu.

Pistatik jarraituko dugu, eta 500 bat metro egin eta gero, ur-jauzira helduko gara.

Bertatik, harrizko anfiteatro zoragarri batean 200 metro behera jausten den uraren ikuskizun aparta gozatu ahal dugu. Inondik ere, Europako ur-jauzirik ikaragarrienetakoa da.

Jaitsi

 

 

Azken aldaketako data: