Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak bideratzeko lanen proiektu eguneratua

Nerbioi ibaiaren ibilgua Basauri eta Etxebarri hustuketa ahalmen eskasa zuen eta horri gehitzen zitzaion hainbat zubik oztopoak eragiten zituztela uraren bidean. Ondorioz uholde arriskua areagotu egiten zen eremu honetan, baita 500 urteko errepikatze-denboratik beherako uholdeetarako. Uholde asko eman dira urteetan zehar, baina gogoratzekoak dira  1953 urrikoa, 1975 eta 1977ko ekainekoak, 1988ko uztailekoa eta 1983 abuztukoa, ezagutu den handiena, EAE mailan sekulako kalteak utzi zituena: 34 hildako, 5 pertsona desagertuak eta 200.000 milloiko galera materialak. 

Proiektu honen bitartez Nerbioi ibaiaren funtzio hidraulikoa eta hustuketa ahalmena hobetu nahi dira uholdeek eragindako kalteak sahiestu edo murriztu ahal izateko, eta bidez zeharbidez beste erakunde batzuek inguruan dituzten azpiegitura proiektuetan laguntzea. Gaur egun uholde arriskuan dauden eremuak berreskuratu ahal izango dira, eremuaren hirigintzaren garapenerako berebiziko garrantzia dutenak, eta egun oso degradatua dagoen ingurune baldintzak berreskuratzea. 

Honako proiektu hau aurrekari asko ditu, horien artea: 1983ko abuztuko uholdearen eta EAEmailan kaltetuak izan ziren puntu beltzen oinarrizko ikerketa. Nerbioi ibaia Bideratzeko Plan Orokorra, Urbi-Arrigorriaga tartean eta Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak bideratzeko Proiektua Bandas-Urbi-Bengoetxe tartean.

Infografia

Nerbioi ibaiaren lanen infografia

Azken aldaketako data: