Mendatako ur-jauzia (0,5 km)

 

Mendata errekaren ur-jauzia Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko koadrantean, Debabarrena eskualdean, Zumaia eta Deba bitarteko kostaldean, Deba udalerrian. GI-3291 errepidetik hel gaitezke bertara, Itxaspe kanpinerantz hartuta, eta gero Mendatako marearteko zabalgunerantz.

 

Mendatako ur-jauzia. Cascada de Mendata.

Ibilbidearen nondik norakoak

“Mendatako marearteko zabalgunea” adierazten duen bidegurutzetik 400 bat metro egindakoan, hormigoizko pista bat hartuko dugu, eta aurrerago aparkaleku txiki bat dago eskuinean eta baita (PR-GI-5001, Sakoneta) adierazlea ere.

Puntu hartatik , oinez hasiko gara, itxitura bat gurutzatuta, hondartzara daraman pistatik.

250 bat metro ibilitakoan utziko dugu pista hori eta zelai bat gurutzatzen duen bidexka bat hartuko dugu ur-jauzira heltzeko.

Marearteko zabalgunean ur geza gaziarekin bat egitea ikusgarria da.

Itzulia bide beretik egingo dugu.

Jaitsi

 

 

Azken aldaketako data: