Lanbidek eskaintzen duen prestakuntza: prestakuntza-espezialitateak.

Prestakuntza-espezialitateak konpetentziak, edukiak eta espezifikazio teknikoak taldekatzea dira, eta honako hauei erantzuten diete:

  • Produkzio-prozesuaren fase batean kokatutako lan-jardueren eta antzeko eginkizunen multzo bat, edo
  • lanbide-ingurunean eta -testuinguruan behar bezala jarduteko beharrezkoak diren zeharkako gaitasunak (FCO eta CTR)

Espezialitateak familia eta arlo profesional bati atxikitzen zaizkio, eta prestakuntza-espezialitateen katalogoan sartzen dira.

Bilatzaile honetan hainbat iragazki aplikatuz bila daitezke.

Oharra: Bilaketan Lanbide Heziketako sistemako lanbide-ziurtagiriei lotutako espezialitateak ere sartzen dira (lanbide-jardunerako beharrezkoak diren eta ibilbide metagarriak eta egiaztagarriak sortzen dituzten lanbide-gaitasunen estandarrei lotutako prestakuntza).