Lana bilatzeko online ikastaroak

Ikastaroaren helburua da lana sarean bilatzeko tresna eraginkorrenak zein diren ikastea, eta tresna horiek ondo erabiltzen ikastea. Horretaz gainera, irudi digitala zaintzeko oinarriak eta lan-eskaintzetan izena emateko metodo batzuk ikastea.
NORI ZUZENDUA
Ordenagailu bat erabiltzen eta Internet zer den badakiten pertsonei zuzenduta dago ikastaroa. Lana bilatzeko zer tresna dauden eta nola erabili ikastea da ikastaroaren helburua.
METODOLOGIA
Gaiak itxita egongo dira, eta plangintzaren arabera zabalduko dira. Ariketa teorikoak eta praktikoak egingo dira. Tutore birtual bat egongo da, sortzen diren galderei, zalantzei eta iradokizunei erantzuteko. Parte hartzeko foro bat ere egongo da.
GAIAK
Ikastaroa sei gaitan banatuta dago. Gai bakoitzak zati teorikoa eta zati praktikoa ditu. Zati praktikoari esker, ikasketa-aldian zenbat aurreratu den jakin ahal izango da. Modulu bakoitza 4 ordukoa da, gutxi gorabehera.
- 1. GAIA: Aurkezpena, betekizunak, eta ikastaroa ebaluatzeko irizpideak
- 2. GAIA: Zer dira lana bilatzeko online tresnak?
- 3. GAIA: Lana bilatzea internet bidez - www. lanbide.net
- 4. GAIA: Curriculum vitae, online
- 5. GAIA: Linkedin erabiltzen
- 6. GAIA: Lana bilatzeko beste plataforma batzuk
- 7. GAIA: Ez ditzagun aurrez aurrekoak ahaztu
- 8. GAIA: Bibliografia
BETEKIZUN TEKNIKOAK
- Ordenagailu bat, Interneterako konexioarekin.
- Skype kontu bat; zure Skype kontuan ikastaroko tutorea gehituta izatea.
- Komeni da mikrofonoa izatea, galderak egiteko. Mikrofonorik ezean, idatziz egin daitezke galderak, txata baliatuz.
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Ikastaroa online egitekoa da; hain zuzen ere, abantaila handiena da bakoitzak nahi duen erritmoan ikas dezakeela, nahi duen lekutik. Horrek ez du esan nahi, ordea, ordutegirik ezarri ez denik. Ahal duzunean parte hartuko duzu. Tutoreek une oro erantzungo dizuete, une oro gidatuko zaituzte.
- Online ikastaroak oso aukera ona dira prestakuntza jasotzeko. Erosoa da, intuitiboa, eta dirudiena baino errazagoa.
- Interneten lana bilatzeko eremu zabal honetan dauden tresna erraz eta erabilgarrienen berri eman nahi da ikastaroaren bidez.
- Ikastaroak ez du gasturik, doakoa da.
- IRAUPENA 4 aste
IKASTAROA EMATEKO DATAK
Hilabete | Egunak |
|---|---|
Urtarrila | 11/01 - 10/02 |
Otsaila | 15/02 - 16/03 |