KSI BERRITZAILE 2019

KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programa

KSI - Berritzaile

Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako programa. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.

Sektoreak

  • Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
  • Musika
  • Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)
  • Hizkuntzaren industriak
  • Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
  • Eskulangintza
  • Argitalpenak eta medio inprimatuak
  • Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
  • Bideojokoak
  • Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)
  • Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
  • Arkitektura
  • Moda (moda-osagarriak barne)
  • Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)
  • Publizitatea eta marketina

Txostena

Programari buruzko informazioa:

1. Ardatza - Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa

Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

Helburua

Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, bai bakarrik bai beste enpresekin elkartuta, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:

  • Teknologia zure enpresan duen bideragarritasuna aztertu eta mock-up prototipoa definitu.
  • Teknologia frogatu eta zure prototipoa definitu.
  • Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.

Eskaintza teknologikoa

Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoek, Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT) oinarrituta dauden aktibo teknologiko eta laborategi desberdinak dituzte. Baliabide hauek, KSI-en sektoreen balio-katea digitalizatzeko aplikagarriak dira: multimedia edukien prozesamendua; datuen analitika; hizkuntza-teknologiak; ordenagailuzko grafikoak; konputazioa mugikorra; errealitate Gehituta eta Birtuala

Ekintzak:

Tecnalia (ate irekiak)
03/08: Tecnalia (Miñano).
04/02: Tecnalia (Derio).
Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.

Vicomtech (ate irekiak)
03/15 (goizez): Vicomtech (Donostia).
03/25 (arratsaldez): Vicomtech (Donostia).
Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik mtlinaza@vicomtech.org helbidera mezu bat bidali behar da.

Parte hartzeko oinarriak

1. Eskaera

Interesa duten enpresek bere proiektua aurkeztu behar dute, www.ksiberritzaile.eus webgunean argitaratuta dagoen eskaera-orria erabiliz Eskaera aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 3an, 12:00etan amaitzen da.

2. Balorazioa eta onarpena

Aurkeztutako proiektuak, balorazio-batzordeak ebaluatuko ditu. Batzorde hori, ondorengo erakundeetako arduradunek osatuko dute: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Innobasque- Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Vicomtech eta Tecnalia R&I.B Zentro Teknologikoak.

Erabiliko diren balorazio-irizpideak eta horietako bakoitzaren pisuak, ondorengoak dira:

BALORAZIO-IRIZPIDEAK PUNTUAKETA
C1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea (premiaren justifikazioa) 30
C2. Enpresaren estrategiarekin bat etortzea eta eragin potentziala 25
C3. Ekimenaren bideragarritasun teknikoa 20
C4. Ekimenak duen bideragarritasun ekonomikoa eta merkatukoa 15
C5. Proiektuak suposatzen duen erronka teknikoaren ebaluazioa 10

Nahiz eta eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera ebaluatu, deialdi honetan lehen aldiz parte hartzen duten enpresei lehentasuna emango zaie. Aurretiko deialdietan 3. modalitateko proiektuak irabazi dituzten enpresek ezingo dute ideia berdina aurkeztu modalite berdinera. Bestalde, aurretiko deialdietan 1. edota 2. modalitateko proiektuak irabazi dituzten enpresek idea berdina aurkeztea dute 3. modalitatera.

3. Zentro teknologikoa aukeratzea

Enpresa eskatzaileek lan egiteko zentro teknologikoa aukeratu ahal izango duten arren, balorazio-batzordeak ere ebaluatu egingo du alderdi hau. Eta Egitasmoaren ekintzen agenda betetzea arriskuan jartzen duen gainkarga egonez gero, aldaketa egitea proposatuko zaio enpresari.

4. Parte-hartze modua

Balorazio-batzordeak, enpresak aukeratu ez duen beste parte-hartze modu bat proposatu ahal izango du, era arrazoituan, beti ere ebaluazioaren ondorioz aldaketa bat egitea egokia dela ikusten bada.

5. Jakinarazpena eta Lan Metodologia

Ebaluazioaren emaitza, posta elektronikoz jakinaraziko da eta Lan metodologia modu adostuan zehazteko bilera-data zehatz bat proposatuko zaio enpresari. Horrela, lana gauzatzeko epea, lan-taldearen osaketa eta lortu beharreko emaitzak definitu ahal izango dira.

Egutegia:

  • 03/01: Postontzia irekiko da
  • 05/03: Eskaeren lehenengo ebaluazioa hasiko da
  • 05/24: Postontzia itxiko da
  • 06/05: Onartutakoen behin betiko zerrenda

Harremanetarako


Enpresa-ideien kontzeptualizazioan laguntzeko zerbitzua

Programaren deskribapena

Zerbitzu honen egitekoa honakoa da: zentro teknologikoak enpresen eta edozein elkarten idei berritzaileen kontzeptualizazioan laguntzea da. Helburu hau lortzeko:

  • Idei berritzaileak identifikatu eta landuko dira, beharrezko aktoreak (enpresak, erakundeak, elkarteak, ikerkuntza zentroak) aukeratuz eta elkartuz.
  • Finantziazioko aukerak definituko dira.
  • Zerbitzuak ez dakar berarekin ideien garapenerako behar den zentro teknologikoen lan teknikoa.

Parte hartzeko oinarriak

1. Eskaera

Interesa duten enpresek edota elkarteek bere ideia presentatu behar dute posta elektroniko bat bidaliz. Postak hurrengo atalak izan beharko ditu:

  • Enpresaren edo elkartearen KSIko azpisektorea
  • Ideiaren deskribapena (250 karaktere)
  • Identifikatu diren teknologiak (hautazko)

Posta elektronikoa honetako helbide batera bidaliko da:

2. Lan Metodologia

Zentro teknologikoak ideia aztertuko du eta posta elektronikoaz, data bat proposatuko dio empresa edo elkarteari bi orduko bilera bat egiteko. Bileran hainbat ikertzaile eta adituak parte hartuko dute. Bilera idea jaso eta bi aste baino lehenago antolatuko da.

Ondoren, zentro teknologikoak landutako gaiak laburbilduko ditu eta ondorioen dokumentua atxikituko dio enpresa edo elkarteari bileraren hurrengo bi asteko epean.

3. Egutegia

Eskaera aurkezteko epea 2019ko martxoaren 1ean irekiko da dauden baliabide ekonomikoak bukatu arte. Eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera ebaluatuko dira.

2. Ardatza - Antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza

Helburua

Kultura eta Sormen Industriaren esparruko enpresen antolaketa ereduetan berritzeko eta kudeaketa sistemak hobetzeko aukera izatea, lehiakorragoak izateko aukera izan dezaten, sektorea profesionalizatzea sustatuz.

Horretarako, EUSKALITen laguntza izango dute, BI FASE desberdin dituen programa bat eskainiz:

1. FASEA-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA

Kultura eta Sormen Industriek, Kudeaketa Aurreraturen Ereduarekiko euren kudeaketa sistemaren diagnostiko bat egin beharko dute. Horrela, indarguneak identifikatuko dira, baita horien hobekuntza arloak ere, garatu beharreko kudeaketa arlo esanguratsuenak lehenesteaz gain.

KDiagnostiko hau lagungarria gertatuko zaie ondorengoak lortzeko:

  • Epe ertain-luzeko ikuspegi bat izateko, estrategia zehatzen bidez gauzatuko dena.
  • Oraingo eta balizko bezeroei begirako orientazioa izateko.
  • Bertako pertsonen artean proiektu partekatuaren sentimendua sortzeko.
  • Berrikuntza modu puntualean jorratzen duten erakundeak izatetik, erakunde berritzaileak izatera pasatzeko.
  • Euren konpromiso soziala balioa eransten duen elementua bilakatzeko.
  • Bere baitako interes-talde desberdinak asebeteko dituzten emaitzak lotzeko, modu iraunkor eta orekatuan.

Kudeaketa diagnostikoa: Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentziatzat hartuta, erakundeak bere kudeaketaren egoeraren autodiagnostikoa egingo du, 6 elementutan: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak. Behin autodiagnostikoa burututakoan, erakundeak EUSKALITen bisita jasoko du, zalantzak argitu eta erakundearen kudeaketa hobetzeko lehentasunezko alderdiak adosteko. Honetarako, beharrezko da erakundeak baldintza edo konpromiso hau betetzea: erakundeko zuzendaritzak presente egon beharko du EUSKALITen laguntza saioan.

Autodiagnostikoa amaitzean, erakundeak elementu horietako bakoitzean duen aurrerapen mailaren profila izango du (aurrerapen grafikoa).

2. FASEA-KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA

Erakundeak bi modalitateren artean aukeratu beharko du (*biak aldi berean ez egitea gomendatzen da):

1. PRESTAKUNTZA/EKINTZA bi mailatan emango da:

  • Oinarrizkoa: Lehenago kudeaketa tresnak eta metodologiak landu ez dituzten edo antzeko programetan parte hartu ez duten saltokiak, kudeaketan duten aurrerapen maila gutxiago garatu dutenak.
    Prestakuntza-ekintza Oinarrizkoaren programa (pdf, 290 kB)
    *Aurten kudeaketa ekonomiko-finantzarioa lantzeko hautazko saio bat gaineratu dugu, Elkargirekin lankidetzan.
  • Aurreratua: lehenago kudeaketa tresnak eta metodologiak landu dituzten edo antzeko programetan parte hartu duten entitateak, kudeaketan duten aurrerapen maila garatuagoa dutenak.
    Prestakuntza-ekintza Aurreratuaren programa (pdf, 280 kB)

Programan zehar talde prestakuntza saioak egingo dira gelan, hiru ordukoak, bi astetik behin (6 saio 3 hilabetetan zehar), eta kudeaketa gai jakin bat landuko da. Talde bakoitzak kudeaketan aditua den tutore bat izango du (aholkularitza arloko pertsona bat), taldeari saio guztiak emango dizkiona. Horretaz gain, erakundean aplikazio praktiko bat egin beharko da. Aurrez aurreko saio bakoitzaren ostean gelan ikusitako gaiaren aplikazio praktikoa egitea derrigorrezkoa izango da. Baina 12 orduko banakako laguntza ere egongo da, erakundean bertan. Talde bakoitzeko tutoreak, taldeko saio bakoitzaren ondoren, saioetan landutako edukiak eta tresnak ezartzen lagunduko du, modu indibidualean.

Prestakuntza-ekintzarako dedikazio pertsonala 36 ordutakoa izango da. Erakunde bakoitzeko gehienez bi pertsona joan daitezke.

2. AHOLKULARITZA LAGUNTZA 25 ordura arte.

Aukera honen baldintza bakarra hau da: EUSKALITeko pertsona baten laguntza bisita jaso izana, eta plantillan gutxienez bi pertsona izatea.

EUSKALITen bisitan lehentasunezko gisa identifikatutako hobekuntza arlo bat aukeratuko du erakundeak, kanpo aholkularitzaren laguntzaz lantzeko. Ekintza plana, lortu beharreko helburuak, epeak, adierazleak eta abar izango dituen proiektu bat aurkeztuko du.

EUSKALITek ekintza plana ebaluatuko du, eta ezarritako irizpideak betez gero, egitea onetsiko du. Landuko den kudeaketa eremuaren arabera, EUSKALITek proiektua garatzeko aholkularirik egokiena izendatuko du aukeratutako aholkulari poltsa batetik. Proiektuaren garapen egokia gainbegiratuko du EUSKALITek, gutxienez komunikazio bat eginez garapenaren erdialdera eta bukaeran. Edozein kasutan, proiekturako 25 orduak ezin izango dira hiru hilabete baino gehiago luzatu. Dedikazio pertsonala proiektuaren araberakoa izango da.

Proiektuen adibideak (pdf, 200 kB)

PARTE HARTZEKO OINARRIAK

1. Eskaera

Interesa duten erakunde eta enpresek eskaintza inprimakia bete beharko dute. Eskaerak izen-ematearen ordenaren arabera onartuko dira, eta horiek baieztatzeko, e-posta bidez komunikatuko dira.

Eskaera epeak eta betearaztea:

  • 1ª Deialdia 1. FASEA eskaera-epea martxoaren 1ean irekiko da eta maiatzaren 3ko 14:00etan itxiko da.
  • 1º Deialdia 2. FASEA eskaera-epea martxoaren 1ean irekiko da eta martxoaren 29ko 14:00etan itxiko da.

1. FASEAren laguntza bisita, 2019ko apirilaren 1etik ekainaren 28ra bitartean burutuko da gutxi gorabehera. Saioaren iraupena 4 ordukoa izango dela aurreikusten da, 9:00etatik 13:00etara.
2. FASEko ekintzak apirila eta ekaina bitartean burutuko dira.

  • 2ª Deialdia (2. FASEA): eskaera-epea ekainaren 24an irekiko da eta uztailaren 12an itxiko da. Fase honen ekintzak iraila eta azaroa bitartean burutuko dira.

2. Balorazioa eta Lanerako plana

Eskaerak, iristen diren hurrenkeraren arabera onartu eta artatuko dira.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

Bideoa

3. Ardatza - Kudeaketa ekonomiko-finantziaroak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ELKARGI SGRrekin batera KSI Berritzaile Programa garatu du Kultura eta Sormen Industrien euskal enpresei zuzendutako kudeketa ekonomiko-finantzario alorreko ondoko bi zerbitzu:

  1. Prestakuntza Programa Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioa
  2. Diagnostiko eta Laguntza Finantzarioaren Zerbitzua

1. Prestakuntza Programa Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioa

DESKRIPZIOA

Kultura eta Sorkuntza Industriek beraien enpresetan ezartzeko ezagutza teknikoak eta praktikoak

PROGRAMA

1.Egoera Finantzarioak. Egoera Balantzea.

  • Funtsezko kontzeptuak
  • Antolamendurako irizpideak; likidezia eta galdagarritasuna
  • Ibilgetuaren balorazioa
  • Oreka Finantzarioaren garrantzia. Maniobra Funtsa
  • Oreka Epe Luzeko eta Epe Laburreko Finantzazio aukera desberdinen artean
  • Kasu Praktikoak

2.Egoera Finantzarioak. Emaitzen Kontua.

  • Funtsezko kontzeptuak
  • Gastu aldagarrien eta finkoen sailkapena
  • Kudeaketarako Ustiapen Kontuaren Egituraketa
  • Errentagarritasun Marjinak. Balio Erantsia eta Ebitda
  • Zaintza Irizpideak Emaitzen Kontuaren eboluziorako
  • Kasu Praktikoak

3.Finantzazioa lortzeko adierazleak.

  • Cash Flow kontzeptua
  • Zorpetze-maila
  • Zorra itzultzeko ahalmenaren adierazlea
  • Kaudimenaren adierazlea

4.Plangintza Ekonomikoa eta Aurrekontuak.

  • Sarrerak/ Gastuak VS Kobrantzak/Ordainketak
  • ltxortegiko aurrekontua. Egitura
  • ltxortegia Kudeatzeko adierazleak
    • Epea bezeroei kobratzeko. PMAC
    • Epea hornitzaileei ordaintzeko. PMAP

Tokia eta lekua:

2019ko azaroaren 27a
Bilbo, Eiken – Uribitarte pasealekua 3, 3. solairua
5 orduko saio bat

Izena emateko epea:

  • 1. Deialdia: Martxoak 1a eta 29a bitartean, 14:00etan
  • 2. Deialdia: Ekainak 24a eta uztailak 12a bitartean.
    Jarduerak irailetik azarora burutuko dira.

Informazio gehiago:

Telefonoa: 943 309 060
Emaila: formacion@elkargi.es

ON-LINE IZEN-EMATE

2.- DIAGNOSTIKO ETA LAGUNTZA FINANTZARIOAREN ZERBITZUA

DESKRIPZIOA

Kultura eta Sorkuntza Industriek ELKARGI SGRren laguntza jaso ahal izango dute enpresaren egoera ekonomiko/finantzarioa diagnostikatu eta baloratzeko, eta egoera hori hobetzeko gomendioak emango dizkie.

Azterlan horretatik eratorriko balitz epe laburreko edo epe luzeko finantzazioaren premiaren bat, ELKARGI SGRtik bi produktu finantzario espezifiko asmatu dira premia finantzario desberdinei erantzuteko: LANDU eta ERAIKI.

HELBURUA

Euskadiko Kultura eta Sorkuntza Enpresek tresnak eskueran izatea negozioaren eta beren altxortegiaren eboluzio ekonomiko-finantzarioaren kontrola eta jarraipena egiteko. Eta, dituzten finantzazio-premiak aztertutakoan, modu egoki batean eta baldintzarik onenetan bete ahal izatea.

DIAGNOSTIKO EKONOMIKO-FINANTZIARIOA

1ª lan-saioa enpresan

1.Enpresaren egoera ekonomiko/finantzarioaren ebaluazioa:

  • Egoera ekonomiko/finantzarioaren aurkezpena eta azalpen didaktikoa.
  • Negozioaren eboluzioa ezagutu ahal izateko adierazleak lantzea.
  • Finantzazioa lortzeko giltzarri diren adierazleak zehaztea.

2.Negozioaren eboluzio ekonomiko/finantzarioaren jarraipena egiteko tresnak ematea.

3.Enpresa-proiektuaren aurkezpena KSIen aldetik:

  • Kultura/Sorkuntza Proiektua oraingoa eta etorkizunekoa.
  • Produktu/proiektu berriak.
  • Proiektu subentzionagarriak.
  • Hazkunderako helburuak eta jarduerak.

4.Epe laburreko eta epe luzeko finantzazio-premien kuantifikazioa.

5.Aurrekontuak egiteko tresnak ematea.

2ª lan-saioa enpresan

Enpresaren egoeraren BALORAZIO TXOSTENAREN aurkezpena

  • Egoera ekonomiko/finantzarioaren eta zorpetzeko ahalmenaren balorazioa.
  • Altxortegiaren eboluzioaren balorazioa eta epe laburreko eta epe luzeko finantzaketa-premien analisia.
  • Finantzaketa-proposamena.
  • Gomendioak.

BALDINTZAK deialdian aurkezteko:

  • Aurretik ELKARGI SGRren gaikuntza-programa burutu izana
  • Arlo ekonomiko/finantzarioan oinarrizko ezagutzak izatea edota enpresaren barruan arlohorretan lanak garatzea

Baldintza hauek betetzen en badira, finantza saio informatibo batean izena eman dezakezu aste honetan, urteko bigarren deialdian parte hartu ahal izateko

DOKUMENTAZIOA bi lan-saioen aurretik

KSIek aurretik aurkeztu behar dituzte:

  • Informazio ekonomiko/finantzarioa
  • Kobrantzen eta ordainketen zerrendak

LAGUNTZA FINANTZARIOA

Finantzazio espezifikoa jartzen da Kultura eta Sorkuntza Industrien eskueran, epe laburreko eta epe luzeko premiak betetzeko

Data eta lekua:

2 lan-saioak 6 ordutakoa guztira
Apirilak 1 eta uztailak 31 bitartean
Enpresan bertan

Izena emateko epea:

  • 1. Deialdia: Martxoak 1a eta 29a bitartean, 14:00etan
  • 2. Deialdia: Ekainak 24a eta uztailak 12a bitartean.
    Jarduerak irailetik azarora burutuko dira.

Informazio gehiago:

Telefonoa: 943 309 060
Emaila: formacion@elkargi.es

ON-LINE IZEN-EMATE