Kontratuak
Agiri eta aholku erabilgarriak langileen, enpresen eta administrazioaren arteko harremanetarako.
Erabiltzaileek egindako azken galderak
Iraupen mugagabeetarako tarifa lauarekin kontratua egin ahal dut ( %100eko murrizketa) dena delako pertsona beste enpresa batean lanean ari bada?
Enplegua eta kontratazio mugagabea sustatzeko premiazko neurriei buruzko otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuak ez du inolako mugarik ezartzen horretarako; hortaz, kontratua egin ahal izango litzateke, baldin eta Gizarte Segurantzak horren aurkako iritzirik ez badauka.
Ekoizpen-gorabeherengatiko behin-behineko kontratuak behin soilik luzatu daitezkeela eta luzapenaren iraupena igarotakoan lan-harreman berberarekin jarraitu nahi izanez gero beste luzapen bat ez baizik eta kontratu berri bat egin beharko litzatekeela oinarri hartuta.
Honako galdera hau planteatzen da:
Iraupen-data bat ezarrita duten etxeko langileen behin-behineko kontratuetarako, zenbat luzapen egin ahal dira?
1, kasu orokorrean bezala? Ala luzapenetarako gehieneko muga bat dago?
Etxeko langileen kontratuak ezin dira izan behin-behinekoak ekoizpen-gorabeherengatik.
Obra-kontratuak, bitartekoak edo iraupen mugagabekoak soilik izan ahal dira.
18 langileko enpresa batek gustuko du praktiketako ikasle bat, eta kontratatu nahi du Gazteentzako aldi baterako enpleguari dagokionez, hobaridun kontraturen bat dago, ala interesgarriena praktikaldiko kontratua da enpresa-kuotaren %75eko hobariarekin?
Praktikaldiko kontratua egiteko, Praktikaldiko kontratua egiteko gaitasuna ematen duen titulazioa eduki behar da.
11/2013 Legearen 13. artikuluaren arabera, langilea lanik gabe eta langabezian izena emanda egon behar da.
Kuoten murrizketa %50ekoa da.
%75ari dagokionez, hori aplikatzen da langile bati, 1543/2011 errege dekretuaren mendeko lanekoak ez diren praktikak egiten ari dela, praktikaldia amaitu baino lehen Praktikaldiko kontratua egiten zaionean.
Lanaldi partzialeko bitarteko kontratu bat egitea amatasun baimen batean dagoen autonomo bat ordezteko eta bai kontratatutako langilearen bai autonomoaren gizarte-aseguruen hobariak jasotzeko, posible al da?
Bai, kontratua lanaldi osokoa izan behar da, autonomoa bere kotizazioan ez baitago lanaldi partzialean.
Hobaria kontratatutako langilearen kontrataziorako eta amatasunagatiko atsedena eskatu duen autonomoarentzat da. Kontratatutako langilea lanik gabe eta langabezian izena emanda egon behar da.
Zalantza bat daukat txandako kontratuari buruz. Ea laguntzerik daukazuen.
Kontratuei buruzko eskuliburuan honako hau ezartzen da:
"Kontratu mota hau dagokion Enplegu Bulegoan langabetu gisa inskribatuta dagoen edo enpresarekin iraupen jakineko kontratu bat hitzartuta daukan langile batekin egiten da, enpresan erretiro partziala hartu duen langilea ordezteko. Erretiro partziala hartu duen langilearekin hitzartutako lanaldi partzialeko kontratuarekin batera egingo da"
Nire galdera hau da: langile batekin iraupen jakineko kontratua egiten bada, langile hori ere langabetu gisa inskribatuta egon behar da iraupen jakineko kontratua egin baino lehen, ala ez da beharrezkoa?
Kontua da azkenean hori ez daukadala argi.
Egun on.
Enpresan iraupen jakineko kontratuarekin dagoen langile batekin egiten bada, ez da beharrezkoa langile hori langabezian eta inskribatuta egotea.
Baldintza hori, enpresarekin harremanik ez duen norbait kontratatzen denean soilik eskatu ahal da.
Gaur egun ezgaituentzat zer nolako aldi baterako hobaridun kontratuak daude?
Egun on.
Enplegua sustatzeko kontratuak, 43/2006 Legearen lehenengo Xedapen Gehigarrian garatzen direnak.