Jaizubia errekasto eta padura (2,7 km)

 

Jaizubia ibarra, 25 hektareakoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko muturrean dago, Donostialdea eskualdeko Hondarribia udalerrian, Txingudi paduran bertan. Hondarribia da herririk hurbilena eta hara heltzeko AP-8tik N-638a hartuko dugu aireporturantz. Ibai gaineko lehendabiziko zubia gurutzatu baino lehen ezkerretik hartuko dugu pista bat hezegunera sartzeko. Aparkatzeko hiru eremu izango ditugu.

 

Jaizubiako Padura. Marisma de Jaizubia.

Ibilbidearen nondik norakoak

Abiapuntua bigarren aparkalekua dugu, ibai zeharkatzen duen zubi parean.

Handik, ezkerraldetik, ibilbide zirkularra hasiko dugu hezegunea inguratzen duen bidexkatik.

Ondoren, 600 bat metro eginda, baratzez osatutako eremu batera iritsiko gara.

Errepidea ezkerretara utzi eta baratzeen eta hezegunearen arteko bidexkatik jarraituko dugu.

300 bat metro aurreraxeago, errepidera irten behar dugu eta 100 bat metro egin zubira heltzeko.

Jarraitu eta eskuineko lehen pista hartuko dugu.

Aurrerago, hezegunearen panoramika osoa ikusteko behatokia aurkitukoa dugu.

800 bat metro egin eta aparkalekura daraman eskuineko sarbidea hartuko dugu.

Ibilbide osoan gozatu ahal izango dugu paduraren inguruko pasiera ederra.

Jaitsi

 

 

Azken aldaketako data: