Iraurgi eta Urkiola-Olaeta ibaien bateratzea (1,5 km)
Iraurgi ibaia Bizkaiko Lurralde Historikoaren hego-ekialdeko koadrantean dago, Durangaldea eskualdean, Otxandio udalerriko Mekoleta inguruetan. Otxandiotik hasiko gara Barazar mendatetik datorren BI-3542 errepidetik. Herritik kilometro batera dagoen Presazelai eremua izango da gure abiapuntua.
Ibilbidearen nondik norakoak
Urkiola ibaiaren urtegitik izena hartu duen Presazelaiko aparkalekutik Iraurgi ibaiaren ezker ibarrean zehar doan bidexka hartu behar dugu, Santa Engrazia ibaiarekin topo egin arte.
Ingurumariak oso atseginak dira, batez ere, haritzak eta ibar landareak dira-eta, haltzak, adibidez. Kable elektrikoek eragindako soilgune bat zeharkatuko dugu Iraurgi eta Santa Engrazia ibaiek bat egin arte.
Handik aurrera ibaiaren pare doan bidexka bati jarraituko diogu 500 bat metro Mekoleta errotara heltzeko.
Lehentxeago, uraren soinuek salatu digute ur-jauziaren kokagunea.
Handik, bidexkari jarraiki, berriro zeharkatuko dugu lehengo soilgunea, eta hariztian barna, Presazelaira. helduko gara.
Jaitsi
Azken aldaketako data:
