Iragarki-taula elektronikoaren oinarrizko datuak

Zer da?

Egoitza elektronikoaren zerbitzu honetan Administrazioaren egintza eta komunikazioak argitaratzen dira.

Zer egintza eta komunikazio argitaratzen dira?

  • Jendaurreko informazioaren izapidea, horrela aurreikusita daukaten prozedura administratiboetan.
  • Hautaketa-prozesuei buruzko informazioa, enplegu publikoaren eskaintzen esparruan.
  • Beste edozein egintza edo komunikazio, haren araudiak ezartzen badu iragarki-taulan argitaratu behar dela.

Zer ondorio juridiko ditu argitaratzeak?

Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, egintzak eta komunikazioak iragarki-taula elektronikoan argitaratzeak iragarki-ohol fisikoko argitalpena ordezkatu edo osatuko du. Iragarki-oholeko argitalpena ordezkatzeko, aukera horrek dagokion prozedurako araudian jasota egon beharko du.

Iragarki-taula elektronikoa

Azken aldaketako data:  2015/06/16