Immigrazioa · Berdindu · Jardunaldiak

Berdindu Eskolak ahokulariekin

Aurreko ekainaren 22an, eskolan aniztasun sexuala lantzeko saio trinkoa burutu zen Berritzegune nagusian. Berdindu Eskolak zerbitzuaren eskutik, 30 bat aholkuri bildu zen bertan, irakaslei eta ikaslei laguntzeko tresnak eta euskarriak lantzeko asmoz.

Partaideen artean, Elkarbizitzari buruzko gaiak lantzen dituzten aholkulariak, Hezkidetza mintegiak garatzen dituztenak eta Orientatzaile edo Kontsultoreen mintegien ardura duten aholkulariak elkartu ziren.

Dokumentua (PDF, 5 MB)

Berdindu Eskolen aurkezpena Arratian

Arratiako Udalen Mankomunitateak eta bertako Berritzeguneak antolatuta Berdindu eskolen aurkezpena egin da Igorren, maiatzaren 6an. Bertan, eskualdeko ikastetxe eta institutuko arduradunek, Berdindu zerbitzuko arduraduraduna Udalen Mankomunitateko ordezkariarekin eta Berdintasun teknikariarekin batera, aniztasunaren inguruko jardunaldi honetan parte hartu dute.

Berdindu Eskolak-en jardunaldia Aholkularientzat

Familia Politika eta Gizarte Garapena zuzendaritzaren Berdindu zerbitzuak eta Hezkuntza Sailak jardunaldi trinkoa antolatu dute ikastetxeetako aholkulari eta hezkidetza arduradunentzat, Errekaldeko Berritzegune nagusian martxoaren 25ean, hain zuzen ere. Beste gai batzuen artean, Berdindu Eskolak zerbitzuaren azken bi urte eta erdiko balorazioa egin da eta zenbait kasu landu dira. Amaitzeko, maiatzaren 17rako ikastetxeetan erabiltzeko materialak aztertu dira.

Word kafea Minas institutuko familiekin

Famili Politika eta Gizarte Garapeneko laguntzarekin Minas institutuko familiekin eta zuzendaritza taldearekin word kafea antolatu du Berdindu eskolak-ek. Bertan, umeak txiki-txikitatik aniztasun sexualean hezitzearen garrantziaz eta familien parte hartzearen beharraz hausnartu da.

Sexu aniztasuna eta genero nortasuna gure ikasgeletan: Zer dakigu? Nola jokatzen dugu?

2014ko urriaren 15an Donostiako Berritzegunean Gipuzkoako irakasleei zuzenduriko prestaketa jardunaldia burutu zuen. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Donostiako Berritzeguneak eta Berdindu Zerbitzuak bat eginez, ondorengo eduki eta helburu hauek garatu zituzten:

Helburuak

  • Eusko Jaurlaritzaren BERDINDU zerbitzua ezagutu
  • Irakasleen ikuspegia zabaltzea aniztasun sexual eta genero nortasunaren inguruan. Sentsibilizatzea.
  • Ikasgela eta ikastetxean aniztasun sexuala eta genero nortasuna nola gestionatzen dugun ausnartzea

Edukiak

  • BERDINDUREN aurkezpena
  • Aniztasun Sexuala ikastetxean: irakasleen esperientzia
  • Gai sexualetara gerturatzea: funtsezko kontzeptuak
  • “Aniztasun afektibo-sexualren aurreko jarrerak” ikerketaren aurkezpena
  • Transexualitatea eta persona transexualen zailtasun biografikoak

¨Eskola Segurua Talde Egonkorra; Berdinduren esperientzia¨

Azaroaren 18an, Bruselan, ¨Eskola Segurua Talde Egonkorra; Berdinduren esperientzia¨ azaldu zuten, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Berdindu laguntzaile Aitor Martxuetak. Horretaz aparte, Martxueta irakaslea 2012an ¨Eskola Segurua Talde Egonkorra¨ren estrategiaren proposatzailea izan zen, eta momentu honetan lan taldeen partaidea da.

Nazioarteko mintegia izan zen, Rainbow project barruan. Bruselan egindako saioan ¨hiru praktika on¨ ikusteko aukera egon zen; Cambridg-ekoa (UK), Peterborough-ekoa (UK) eta Euskal Autonomi Erkidegokoa.

Rainbow Project LGTB eskubideak bultzatzeko programa da, eta Euskal Autonomi Erkidegoan Arartekoak bultzatzen du. Honako herri hauek hartzen dute parte: Bulgaria, Italia, Polonia, Erresuma Batua, Katalunia eta Euskadi.

Hemen daukazue mintegiaren konklusioen zirriborroa; draftConclusions.pdf (PDF, 64 KB)

Aniztasun sexual eta bere politika publikoetara gerturapena

2014ko abenduak 4ean Gasteizeko EHUn gizarte laneko ikasleei bideraturiko jardunaldi hezigarria garatu da.

Jardunaldia bi taldetan garatu zen, bata gazteleraz eta bestea euskaraz.

Jardunaldia, EHUko Hezkunta eta Enplegu eta Gizarte Politiken departamenduaren eta Berdindu Zerbitzuaren arteko elkarlanetik garatu zen, ondorengo helburu eta edukien arabera:

Helburuak:

  • BERDINDU zerbitzu publikoa eta LGTB kolektiboarekiko arreta eta orientazio sexual eta genero nortasunarengatiko diskriminazioaren aurkako politikak ezagutaraztea.
  • Ikaslegoa sentsibilizatu LGTB (lesbiana, gay, transexual eta bisexual) kolektiboaren gaur egungo egoerataz eta beraien berezko pertzepzioa eta gaiarekiko ezagutza.
  • Sexu eta genero aniztasunaren kontzeptua, bizitzeko era anitzen, sexualitatea azaltzeko eta pertsona guztien generoaren kontzeptu integratzaile moduan ulertzea.
  • Transexualitatea eta pertsona transexualen arazo biografikoak.

Azken aldaketako data:  2015/07/06