Alderdi orokorrak
IKANOS Testa on line tresna da; tresna horri esker, herritarrak bere profil digitalaren autodiagnostikoa egin dezake, gutxi gorabehera, honako parametro hauen balioespenean oinarrituta:
- Gaitasun digitalak garatzeko potentziala, eskura dituen ekipamenduen eta sareko konexioaren arabera, eta Internet erabiltzeko ohiturei erreparatuta
- IKTen eremuan duen prestakuntza, eskuratutako ezagutza teknologikoei eta lortutako ziurtagiriei dagokienez
- Gaitasun digitalaren maila, gaitasun digitalaren funtsezko osagaiei buruzko ezagutza, trebetasun eta jarreren metaketa neurtzearen ondorioz

Helburuak
Autodiagnostikoko galdesortaren bitartez honako helburu hauek bete nahi dira:
- Herritarren ahalduntze digitala sustatzea eta, horren ondorioz, gizarte digitalak aurrera egitea Euskadin
- EAEko herritarrak kontzientziatzea gaitasun digitalak garatzearen garrantziari dagokionez, eta beren profil digitalaren hurbilketa egiteko aukera ematea
- Gaitasun digitalen gaineko Europako esparrua ezagutarazten eta ezartzen laguntzea
- Gaitasun digitalak egiaztatzeko tresna baten etorkizuneko garapenerako oinarrizko elementu bat izatea
- EAEko herritarraren profil digital metatuaren berri, gutxi gorabehera, izateko informazio-bilketa bideratzea
- EAEko herritarraren gaitasun digitalak indartzeko zerbitzu publikoen (baliabideak, programak eta abar) eskaintza ezagutaraztea (KZ gunea – telezentroen sarea, Enpresa Digitala, IT txartela, Barnetegi Teknologikoa eta abar)
Ezaugarriak
IKANOS Testak honako ezaugarri hauek ditu:
- On-line tresna
- Bisualki erakargarria
- Atsegina eta intuizioz erabiltzeko modukoa
- Berritzailea, gaitasun digitalen autoebaluazioa egitea ahalbidetzen baitu IPTS institutuaren Europako esparruaren egituran oinarrituta
- Lortutako profil digitalaren emaitza grafikoak ematen ditu (Aginte-taula)
- Profil digitalari buruzko txosten pertsonalizatua, osatua eta deskargatzeko modukoa eskaintzen du
- Feed-back-a sortzen du eta erabiltzaileari orientabideak ematen dizkio elementu interesgarriei buruz
