Herri Administrazio eta Justizia sailaren eginkizunak
1.? Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Herri Administrazio eta Justizia Sailari:
-
Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituzioekiko harremanak eta komunikazioak.
-
Autonomiaren garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.
-
Jaurlaritzaren Idazkaritza.
-
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
-
Funtzio publikoa, administrazioaren antolamendua eta langileen araubide juridikoa eta ordainketari buruzkoa.
-
Administrazioa modernizatzeko prozesua koordinatu, zuzendu eta sustatu, eta bai admi-nistrazio eta gobernu elektronikoak ere.
-
Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.
-
Legezkotasunaren barne kontroleko eta aholkularitza juridiko orokorreko egitekoak gauzatzea.
-
Eusko Jaurlaritza eta bere organoak auzietan ordezkatu eta defenditzea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia gordetzea, aldatzea eta garatzea.
-
Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten egitekoak burutzea. Bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki-araubideko gaiak ebaztea eta horiei buruzko irizpena ematea.
-
Euskal herri-administrazioen antolamendu- eta prozedura-araubidea, eta EAEko Gobernantza Publikoa aplikatzeko eredua diseinatzea politika publikoak zehaztu eta gauzatzerakoan.
-
Aginte Judizialarekiko harremanak zaintzea.
-
Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.
-
Espetxe establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, jarduera eta zigorrei buruzko legeak betetzea, Espetxe Administrazioko organo nagusiei legeek ematen dizkieten eskumenak bereganatuz.
-
Adingabeko arau-hausleen arloko eskumenez baliatzea, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumenak aintzat hartuz.
-
Notarioak eta jabego-erregistratzaileak izendatzea.
-
Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalei buruzko erregimen orokorra, sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanak kontuan izanik.
-
Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan.
-
Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
-
Legeek eta araudiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.
2.? Honako hauek atxikitzen zaizkio Sailari: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE / IVAP) administrazioko erakunde autonomiaduna eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.
Azken aldaketako data:
2014/07/10