'Haur-jargoiak' ikuskapen-kanpainaren emaitzak
Xedea
Kanpainak, ikuskaritza-protokoloak betetzearen eta, hala egokituz gero, geroko laborategi-entseguaren bidez, produktuek indarreko araudiak eskatutako baldintzak betetzen zituzten argitu nahi zuen honako hauei dagokienez:
- Etiketa.
- Informazioa.
- Erabiltzeko argibideak.
- Informazio osagarria.
- Segurtasuna.
Noiz egin zen
Kanpaina 2014ko martxoaren 12an egin da (laginak hartzea). Europako Batzordeak programatutako kanpainen barruan, kontrol-kanpaina hori egitea planifikatu zen, araudi aplikagarriari dagokionez aipatu zehaztapenak betetzen zirela eta erabilerako segurtasunera eta araudira egokituta zeudela egiaztatzeko.
Egindako jarduerak
Autonomia-erkidegoei ikuskaritza bat egiteko proposatu zitzaien: fabrikatzaile bati (beren lurraldean baten bat izanez gero), inportatzaile bati (beren lurraldean baten bat izanez gero) edo xehekari bati (lurralde guztietan daude).
Ikuskaritza horiek egin ondoren, autonomia-erkidegoek ikuskatutako haur-jargoi bakoitzaren identifikazioa bidali behar izan zioten AECOSANi, fabrikatzailea, inportatzailea edo xehekaria zen adierazita, Europako Joint-Action-aren koordinatzaileari bidaltzeko, eta azkenean laginaren xede izango zirenak aukeratzeko. Laborategian laginak ez errepikatzea zen horrela jokatzearen helburua.
Merkatua ikuskatuta, Euskadin haur-jargoien fabrikatzailerik ez zegoela eta inportatzaileak gutxi zirela ondorioztatu zen. Horregatik, hiru lurralde historikoetan zenbait merkataritza-izen erabiliz saltokiak dituen inportatzaile eta xehekari bat esku-hartzearen xede izatea erabaki zen. Azkenean, aztertutako haur-jargoia aukeratu zen, laginak hartzeko eta geroago CICCra bidaltzeko, azter zitzan.
Emaitzak
Probak egindakoan, zenbait ez-betetze ondorioztatu ziren, erraz samar askatzen diren zati txiki batzuei lotuta; informazioa ez zen aski, bilgarriak arrisku posible bat dagoela adierazten duen, fabrikatzailea eta inportatzailea identifikatzen dituen ikur edo diagrama (argi eta neurri handiko) bat izateari dagokionez; eta abar.
Ondorioak
Hautemandako ez-betetzeak gorabehera, eta 2009ko abenduaren 16ko Batzordearen 2010/15/EB Erabakiaren arabera arrisku-ebaluazio egokia egin ondoren, ondorioztatu zen ez zegoela produktua Alerta Sarearen Sisteman sartzeko moduko arriskurik. Hala ere, komenigarritzat jo zen enpresa erantzuleari jakinaraztea egindako entseguen emaitzak