Granadaerreka, Aizarnan (3,0 km)

 

Granadaerrekaren goiko tartea Gipuzkoako Lurralde Historikoan dago, Urola kosta eskualdeko Aizarnazabal udalerriko lurretan. Donostiatik edo Bilbotik hasita, A-8 autopistan Zestoako irteera hartu, eta ondoren GI-631 errepideari jarraituko diogu. Gasteiztik N-240a hartuko dugu eta ondoren A-527a Arrasaterantz, edo AP-1 Donostiarantz Zestoako irteera hartuta. Aizarnazabalerako errepidean, “Forjas de Iraeta” lantegiaren parean hartuko dugu Urdaneta-Altzolaraserako sarbidea.

Granadaerreka, Aizarnan. El río Granadaerreka en Aizarna.

 

Ibilbidearen nondik norakoak

Ibilbidea haranaren beheko partean hasten da, Granadaerreka Urolarekin bat egiten duen tokian. Urdaneta-Altzolaras errepideari jarraiki, kontserbazio egoera oneko ibai tartea aurkituko dugu, haraneko ur eta budinaren erabiltzearen lekuko diren antzinako burdinolez eta errotez josia. Atzean utziko dugu Txiriboga lehen burdinola eta ondoren Urbietatxiki errota. Hormigoizko pistatik jarraitu eta kilometro bat ingurura utziko ditugu geure ezkerretara borda bat eta ibilguaren gaineko egurrezko pasabide bat.Bertatik, ibaiaren edertasuna gozatuko dugu: kalitate oneko ura eta ongi kontserbaturiko ibar landareak. 900 bat metro aurrera Bekola burdinola ikusiko dugu ur-presa, erretena, antepara eta guzti.

Burdinolaren aurrean harrizko zubitxo bat dago, Beduatik, Urolatik, burdin mea ekartzen zuen bidearen lekuko. Bertako paisaia laiotzean dago, berdea, beraz, landare ugarikoa.

800 bat metro aurrerago Goikola burdinolara iritsiko gara Olalde baserriaren ondoan, eta, haranean gora Altzolarats jauregi gotikoaren aztarnak (XV. mendekoa) ikustea dugu Errotatxiki baserriaren ondoan. Bertan dago Aizarnazabal eta Aia lotzen zuen bidearen harrizko zubi bat.

Puntu horretara helduta bide beretik egin dezakegu itzulia edo haran karstikoan sartu Errezabal baserriraino eta Altzolarats haran estua igo Granada baserriaren ondoko indarretxeraino, izen bereko ibaiaren ertzetan.

Jaitsi

 

Azken aldaketako data: