'Glutenik gabeko elikagaiak' kanpainaren emaitzak

Xedea

Analisi bidez egiaztatzea benetan glutenik ez dutela zeliakoentzako salgai dauden elikagaiek, hots, 'glutenik gabea', 'zeliakoentzako egokiak' edo antzeko beste etiketaren bat dutenek, beren osagai, kontserbagarri edota edulkoratzaileetan. Zeliakoentzat egokiak diren produktuak honela defini daitezke: beren osagaietan zeliakoei debekatutako zerealik ez dutenak (garia, garagarra, zekalea, gari zuria, kamuta eta oloa).

Noiz egin den

2011ko otsailaren 14tik 21era bitartean, biak barne. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; Osasun eta Kontsumo Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila) eta Euskadiko Zeliakoen Elkartearen (EZE) artean ekintza bateratuak egiteko lankidetza-hitzarmena aintzat hartuta, gure Kontsumo Zuzendaritzako Ikuskapen-zerbitzuari dagokio glutenik gabeko elikagaien laginak hartzeko kanpaina egitea.

Egindako jarduerak

Arauzko 30 lagin hartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan lantzen edota merkaturatzen diren eta ondoren aipatzen diren produktu-sortaren artetik (produktu-mota bakoitzeko egin behar diren arauzko laginketa-kopurua azaldu behar da):

  • 1. mota.- Hestebeteak, haragi-prestakinak, kalitate estradun urdaiazpiko egosiak, indioilar-hestebeteak, txorizoa, salamia, saltxitxoia (arauzko 8 laginketa).
  • 2. mota.- Gailetak, opilak, gosaltzeko zerealak (arauzko 5 laginketa).
  • 3. mota.- Arto- eta arroz-irinak (arauzko 5 laginketa).
  • 4. mota.- Aperitiboak: Gusanitoak, patata frijitu usaintsuak, gantxitoak, aspitosak (arauzko 4 laginketa).
  • 5. mota.- Haurrentzako zereal-ahia (arauzko 4 laginketa).
  • 6. mota.- Tomate-saltsa, maionesa, ketchupa (arauzko 4 laginketa).

Nagusiki, hartu ziren elikagaien banaketa-kateen marka zuriak, EAEko hiru lurraldeetan banatzen direnak, FACEko anagrama duten marka eta produktuak izan ezik (ikus http://www.celiacos.org orria).

Emaitzak

Arauzko 26 laginketa egin dira.

Zera egiaztatu da:

  • 17 laginek (guztiaren %65,38) emaitza zuzenak eman dituzte, gluten-balioak 20mg/Kg baino txikiagoak izan baitira.
  • 3 laginetan (guztiaren %11,58) ezin izan da glutenik dagoenik zehaztu, laginak ezin izan direlako ELISA-sandwich metodoarekin analizatu.
  • Laborategira bidalitako 4 lagin (guztiaren %15,38a) ezin izan ziren analizatu, iraungita baitzeuden saiakuntza egiterako.
  • 2 lagin (guztiaren %7,7) 1331/1999 Errege Dekretuaren elikagaiak etiketatzeari buruzko arau orokorra arabera aztertu ziren, eta lagin horietako batek ez zuen erabat betetzen arau hori; beraz, lurralde-eskumenak tarteko, hutsegite horren berri eman zitzaion Autonomia Erkidegoko Kontsumo Zuzendaritzari, bertan baitago produktu horren erantzukizuna duenaren egoitza.