Galdera eta erantzun ohikoenak

Galdera eta erantzun ohikoenak

  • Enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat garatzeko pertsona batek dituen gaitasun profesionalak ziurtatzen dituen agiri ofiziala. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren kualifikazioei egiten die erreferentzia.
  • Lan Administrazioak ematen du
  • Lan-merkatuen lanbide baterako eskatzen den prestakuntza zehazten du.
  • Lana bilatzen duen pertsona gisa:
    • Nire lanbidean trebea naizela adierazten duen ziurtapen ofiziala
    • Nire gaikuntza handituko duen prestakuntza-ibilbide koherente bat ahalbidetzea.
    • Lanbide-sustapenerako aukera ahalbidetzen du, lan-mugikortasunerako aukera eta gizarte-errekonozimendua bultzatzen du.
  • Lehiakortasuna bilatzen duen enpresa gisa
    • Nire lehiakortasuna handitzen dut enplegatutako pertsonen eskumenak lan-merkatuaren eskakizun aldakorretara egokituta.
    • Langile fidagarrien hautaketa ziurtatzen dut, egiaztatutako gaitasun profesionaletan oinarrituta.
  • Kalitatea bilatzen duen prestakuntza-zentro gisa
    • Kalitatea bermatzen dut lan-merkatuen premietara egokitutako prestakuntza eskaintza koherente baten plangintzan eta kudeaketan
    • Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotako Lanbide Heziketako eskaintza ezberdinen artean integrazioa, transferentzia eta errekonozimendua ahalbidetzen dut
  • Profesionaltasun-ziurtagiri bat osatzen duten modulu guztiak ebaluazio positiboarekin gainditu dituzten pertsonak, enplegurako lanbide-heziketako ikastaro bat egin ondoren, honako modalitate hauetan:
    • Lehentasunez langile langabeei zuzendutako eskaintzako prestakuntza.
    • Lehentasunez landunei zuzendutako eskariko prestakuntza.
    • Txandakatutako prestakuntza: Lantegi Eskolak, Ofizio Etxeak eta Enplegu Eskolak, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak.
  • Hezkuntza-administrazioaren eremuan, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programako ikastaro bat ebaluazio positiboarekin gainditu duten pertsonak, betiere profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko espezialitate bat programatu bada..
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak osatzen dituzten modulu guztiak osatu ez dituztenek prestakuntza-prozesu baten bitartez gainditu dituzten gaitasun-unitateen ziurtapen partzial metagarria eskatu ahal izango dute.
    • Lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez lortutako gaitasunen errekonozimendurako eta ziurtapenerako Gailu batean ebaluatuak izan ondoren, gaitasunak ziurtatu zaizkien pertsonak. Prozedura horren deialdiak EHAAn argitaratuko dira EAEn, eta deialdia estatu osorako egiten bada, BOEn argitaratuko da.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan aldez aurretik eskatuta:

  • Informazioaren bitartez:
    • Profesionaltasun-ziurtagiria osatzen duten prestakuntza-modulu guztiak gainditu ostean baimendutako zentro batean emandako ikastaro baten bitartez.
    • Gaitasun-unitateen egiaztapen partzialak metatuz, modulu-katalogoari lotutako prestakuntza-moduluen bitartez, profesionaltasun-ziurtagiriaren prestakuntza osoa osatu arte.
  • Lan-esperientziaren eta/edo ikaskuntza-bide ez-formalen bitartez

Dagokion eskaera-orria aurkeztu behar da, eskatutako dokumentazioarekin batera:

Denbora-muga Profesionaltasun Ziurtagiriaren indarraldiak zehazten du. Profesionaltasun Ziurtagiria indarrean dagoen denboran lor daiteke hori. Gauza bera gertatzen da Egiaztapen Partzial Metagarriarekin.

Indargabetutako profesionaltasun-ziurtagiri batekin lotutako prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditu duten pertsonek bost urteko epea izango dute ziurtagiria egitea eskatzeko, indargabetzen duen Errege Dekretua indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita, betiere prestakuntza hori ziurtagiria arautzen duen errege dekretuaren indarraldian egin bada.

  • 26 lanbide-familia zehaztu dira lanpostuen eta lanbideen gaitasun profesionalarekiko kidetasun-irizpideei jarraiki, eta bost kualifikazio-maila ezari dira, lan-jarduera bat egiteko behar den jakintza-, ekimen-, autonomia- eta erantzukizun-mailaren arabera.
  • Gaur egun 1., 2. eta 3. mailetarako profesionaltasun-ziurtagiriak zehaztu dira.

1. maila:: ez zaie baldintza akademiko nahiz profesionalik eskatuko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-ekintzak egin nahi dituzten pertsonei.

2. eta 3. mailak:2. eta 3. mailetako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza eskuratzeko, ikasleek honako baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua edukitzea 2. mailari dagokionez, edo Batxilergoko titulua edukitzea 3. mailari dagokionez.
  • Egin nahi den prestakuntza-moduluaren edo moduluen eta/edo profesionaltasun-ziurtagiriaren maila bereko profesionaltasun-ziurtagiri bat izatea.
  • Familia eta lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria edukitzea 2. mailari dagokionez, eta familia eta lanbide-arlo bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria edukitzea 3. mailari dagokionez.
  • Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko baldintza akademikoa betetzea 2. mailari dagokionez, edo goi-mailakoa 3. mailari dagokionez, edo hezkuntza-administrazioek araututako sarbide-probak gainditu izana.
  • 25 urtetik gorakoentzako eta/edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatean sartzeko proba gainditua izatea.
  • Prestakuntza aprobetxamenduarekin egiteko aukera ematen duten prestakuntza- edo lanbide-jakintza nahikoak izatea.

OK-BALDINTZAK-WEB-EUSKERA.pdf (PDF, 43 KB)

Profesionaltasun Ziurtagiria

  • Lan-administrazioak ematen duen dokumentua da, eta lan-eremuko kualifikazioa eta gaitasunak egiaztatzen ditu.
  • Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala hartzen du erreferentzia gisa, eta enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat garatzeko gaitzen duen prestakuntza- eta kalifikazio-maila ziurtatzen du.
  • Lanbide-kualifikazio batekin lotutako prestakuntza metatzen duen lanbide-profil bat da.
  • Prestakuntza- eta/edo praktika-ikastaro egiaztagarriak eta baliozkotu daitekeen esperientzia gainditu ondoren edo lan-esperientziaren bitartez edo ikaskuntza-bide ez-formalen bitartez lortutako gaitasunen errekonozimenduaren ondoren, gaitasun-unitateen egiaztapena eskatuta lortzen da.
  • Gaur egun, Lanbide Kualifikazioko 5 maila daude identifikatuak, baina une honetan soilik lehen 3entzako Profesionaltasun Ziurtagiriak garatzen dira; Lanbide Heziketa biltzen dutenak dira horiek

Lanbide Heziketa Titulua

  • Kualifikazioa eta gaitasunak egiaztatzeko hezkuntza-administrazioak ematen duen dokumentua da.
  • Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala hartzen du erreferentzia gisa, eta enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat garatzeko gaitzen duen prestakuntza- eta kalifikazio-maila ziurtatzen du
  • Lanbide-familia bateko hainbat lanbide-kualifikazioren prestakuntza biltzen duen ziklo bat da.
  • Dagokion mailako Lanbide Heziketako moduluen bitartez edo, zikloetan sartzeko baldintzak betetzen badira, egiaztatutako gaitasun-unitateak baliozkotuta eta dagokion prestakuntza osatuta lotzen dira.
  • Lanbide Heziketa Arautua Hasierako Lanbide Kualifikazio Programetan eta Erdi-mailako eta Goi-mailako Heziketa Zikloetan egituratzen da, lanbide-kualifikazioko mailaren arabera.
  • Prestakuntza-modulu osoak egiteko ez dago denbora-mugarik.
  • Prestakuntza-modulu bat osatzeko, prestakuntza-unitate independenteak egin behar badira, moduluak biltzen dituen unitateen kopuruak ezarriko du denbora-muga, araudian jasotzen diren baldintzen arabera egin beharko baitira. Adibidez, modulu bat hiru prestakuntza-unitatek osatzen badute, modulua osatzeko denbora-muga segidako hiru urtekoa izango da.
  • LOE Graduko Titulu batean sartu ahal izateko, ziurtatutako pertsonak bertan sartzeko irizpideak bete beharko ditu.
  • Horiek betetzen baditu, dagokion Hezkuntza Ordezkaritzan egiaztatuak dituen Gaitasun Unitateak baliozkotzea eska dezake.
  • HLOren graduko titulazioa eskuratzeko, eskumena daukan administrazioari eskatu beharko dio ikasleak. Tramitazioari buruzko jarraibideak emango zaizkio, eta azalduko zaio prestakuntza hasi eta bukatu egin behar dela, oraindik egiaztatzeko dauzkan konpetentzia-unitateak dituzten modulu profesionalak eginda.
  • LOE Lanbide Heziketako tituluen eta Profesionaltasun Ziurtagirien arteko baliokidetza Kualifikazioen Katalogo Nazionalak finkatzen du, eta Gaitasun Unitatea da baliokidetasun-unitatea.
  • Profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzen duten pertsonek gaitasun-unitateetan antolatutako kualifikazio profesionala dute. Era berean, gerta daiteke gaitasun-unitateak egiaztatuak izatea Egiaztapen Partzialen bitartez..
  • Gaitasun-unitateekiko baliokidetasun horiek dira oinarria lan-eremuan edo hezkuntza-eremuan moduluen edo prestakuntza-unitateen baliozkotzeak edo salbuesteak eskatzeko.
  • Prestakuntza praktikoaren modulua ez egiteko salbuespena eskatzeko aukera daukate:
    • Lan-esperientzia (gutxienez 3 hilekoa) egiaztatzen dutenek, baldin lan hori bat badator profesionaltasun-ziurtagiriaren modulu horietan lantzen diren gaitasunekin.
    • Beka (gutxienez 3 hilekoa) egiaztatzen dutenek, edo boluntario-lana (gutxienez, 3 hilekoa) egiaztatzen dutenek, baldin nola beka hala boluntario-lana bat badatoz profesionaltasun-ziurtagiriaren modulu horietan lantzen diren gaitasunekin.
    • Beka (gutxienez 3 hilekoa) egiaztatzen dutenek, edo boluntario-lana (gutxienez, 3 hilekoa) egiaztatzen dutenek, baldin nola beka hala boluntario-lana bat badatoz profesionaltasun-ziurtagiriaren modulu horietan lantzen diren gaitasunekin.
    • Arlo profesional bereko beste prestakuntzetako lanaz besteko praktikak egiten dituztenek, baldin egiaztatu nahi duten profesionaltasun-ziurtagiriari dagokion praktika-moduluaren iraupen berdina edo luzeagoa izan badute.
  • Ez. Profesionaltasun Ziurtagiriek egiaztatzen dute langilea gai izango dela bere lanbidea betetzeko.
  • Nolanahi ere, lanbide-jardunaren erregulazioa aldatzen ari da, Europar Batasuneko Erregelamendu eta Zuzentarauetara egokitzeko, eta, beraz, Profesionaltasun Ziurtagiri batzuek iraganean txartelen bidez bakarrik sar zitekeen lanbide batzuetarako gaikuntza profesionalerako zuzeneko sarrera emango dute.
  • Lanbide-txartela aurreko araudiaren arabera lortu ez duten pertsonak txartel horiek lortu zituzten baldintza beretan daude gaituta, eta gainera, txartelen indarraldia mugagabea izango denez, ez dute txartelak berritu beharrik izango eta ez dute izapiderik egin behar izango.
  • Lan-esperientziaren edo ikaskuntza ez-formalen bitartez gaitasun profesionalak lortu dituzten pertsonei gaitasun horiek ziurtatzeko aukera ahalbidetzen dien PROZEDURA BAT da.
  • Sistematik pasatu ondoren, dagokion pertsonak profesionaltasun-ziurtagiria eskatu beharko du beharrezko dokumentazioa aurkeztutaLanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan edo Zuzenean Zerbitzuan.
  • Interesdunak administrazioaren deialdi publikoan izen emateko eskabidea aurkeztu beharko du, historia profesionala eta prestakuntza-historia erantsita.
  • Onartua izan ondoren, 3 fasetan banatutako prozedura batean parte hartuko du:
    1. AHOLKULARITZA: Lanbide-sektoreko adituek historia berrikusten dute eta lortu diren gaitasunak eta falta daitezkeenak identifikatzen dituzte. Txosten bat lantzen dute hurrengo fasera igarotzearen egokitasunari buruz, edo prestakuntza osatzeko premiari buruz.
    2. EBALUAZIOA: Adituek, ebaluazio-proba batzuen bitartez, pertsonak frogatu nahi dituen gaitasun profesionalak egiaztatzen dituzte.
    3. ZIURTAPENA: Administrazioak ziurtapen bat ematen du egiaztatutako gaitasun-unitate bakoitzeko. Ziurtapen hori metagarria da profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskatzeko.
  • Lan-jarduera bat garatuta jakintza profesionalak lortu dituzten eta titulurik ez duten pertsonak.
  • Beren ikasketa akademikoak amaitu ez dituzten, lan-munduan sartu diren eta beren lanbidea lan eginez ikasi duten pertsonak...
  • Gaitasun profesionalak lan boluntarioen bitartez edo beken bitartez lortu dituzten pertsonak....
  • Ordaindu gabeko jardueren bitartez gaitasun profesionalak lortu dituzten pertsonak....
  • Ziurtatu nahi diren gaitasun profesionalekin lotutako lan-esperientzia eta/edo prestakuntza, deialdiaren aurreko 10 urteen barruan lortua.
    • Esperientzia
      • 1. mailako Profesionalen Ziurtagiriak lortzeko: 2 urte, 1.200 lan-ordurekin gutxienez.
      • 2. eta 3. mailakoentzat: 3 urte, 2.000 lan-ordurekin gutxienez
    • Prestakuntza
      • 1. maila: 200 ordu
      • 2. eta 3. mailak: 300 ordu
  • Nazionalitatea edo erkidegoko hiritartasun-erregistroko ziurtagiria edo Batasuneko hiritar baten ahaide-txartela, edo bizitzeko baimena edo bizi eta lan egiteko baimena indarrean izatea
  • Adina:
    • 1. maila: 18 urte (beteak)
    • 2. eta 3. mailak: 20 urte (beteak)
  • Esperientzia edo prestakuntza egiaztatu ezin duten 25 urtetik gorako pertsonak behin-behineko inskribatu ahal izango dira. Izen-ematea balioetsi ondoren, onartuak izan diren ala ez adieraziko zaie..
  • Lanbide-esperientzia justifikatzeko:
    • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo kide den mutualitatearen Ziurtagiria, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, honako hauek jasota: enpresa, lanbide-kategoria (kotizazio-taldea) eta kontratazioaren aldia.
    • Lan-esperientzia lortu den enpresaren ziurtagiria edo lan-kontratua, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, honako hauek adierazita: kontratuen prestazioaldien iraupena, garatutako jarduera, eta jarduera hori zein denbora-tartean egin den.
    • Autonomo gisa edo beren kontura lan egiten dutenen kasuan: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, dagokion erregimen berezian gizarte-segurantzan altan egondako denboraldiak adierazita, baita garatutako jardueraren deskribapena eta zein denboran egin den ere.
    • Boluntarioentzat eta bekadunentzat: lan egin den erakundearen ziurtagiria.
    • Langabeen kasuan: enplegu-eskatzaile gisa inskribatuak daudela biltzen duen egiaztagiria.
       
  • Prestakuntza justifikatzeko:
    • Frogatu nahi diren gaitasun profesionalekin lotutako prestakuntza-orduak eta edukiak egiaztatzen dituen dokumentua.
    • Jakintza profesionalak osatu eta justifikatzeko aurkez daitekeen beste edozein dokumentazio.

Deialdi horietarako epeak itxiak daude jada, baina informaziorako besterik ez bada ere.

Deialdiak kontsulta ditzake helbide honetan

Webgune honetan bertan argitaratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Sistemaren hurrengo deialdiak

Lanbide Heziketako Modulu Katalogoa:

Lanbide-kualifikazioen gaitasun-unitate bakoitzari lotutako heziketa-moduluen multzoa. Erreferente bateratu bat ematen du Lanbide Heziketako eskaintzak integratu ahal izateko, bizitza osoko ikaskuntza kapitalizatzearren eta sustatzearren.
Heziketa-titulua:
Arauzko bidetik lortutako kualifikazioak eta gaitasunak egiaztatzeko tresna da, prestakuntza-maila bermatzen duena, besteak beste gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak. Hezkuntza-sistemaren baitan, Lanbide Heziketako tituluak dira teknikari eta goi mailako teknikari. Hurrenez hurren, erdi mailako eta goi mailako heziketa-zikloak eginez eskuratzen dira.
Profesionaltasun-ziurtagiria:
Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lanbide-kualifikazioak egiaztatzeko tresna ofiziala da, lan-administrazioaren esparruan. Enplegurako esanguratsua den lan-jarduera batean aritzeko gaitasuna egiaztatzen du, eta hori eskuratzeko prestakuntza egokia jaso dela ziurtatzen du, enplegurako lanbide-heziketako azpisistemaren barruan.Profesionaltasun-ziurtagiriak lanbide-profila erakusten du, hau da, lanbide-gaitasunen multzoa, produkzio-sisteman identifikagarria eta lan-merkatuan aintzat hartua eta balioetsia..
Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala:
Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionaleko tresna da, eta ordenatu egiten ditu aintzat hartzeko eta balioesteko moduko lanbide-kualifikazioak, produkzio-sisteman identifikaturik daudenak lanbide bakoitzeko gaitasunen arabera.
Gaitasun orokorra:
Lanpostu baten funtsezko egitekoen eta zereginen deskribapen laburra.
Lanbide-gaitasuna:
Lan-jarduera batean aritzeko aukera ematen duten jakintzen eta ahalmenen multzoa, produkzioak eta enpleguak agintzen duenaren arabera.
Lanbide-testuingurua:
Orientatzeko moduan deskribatzen ditu produkzio-bideak, produktuak eta lanaren emaitzak, erabilitako edo sortutako informazioa eta tankera horretako elementu guztiak, lanaren berri emateko beharrezkoak direla uste direnak.
Burutzapen-irizpideak:
Burututako lana onargarria izateko maila zein den erakusten dute, hau da, produkzio-erakundeen helburuak betetzen diren, eta lanbide-gaitasuna neurtzeko gida da.
Lanbide-kualifikazioa:
Enplegurako esanguratsuak diren lanbide-gaitasunak. Moduluen edo bestelako prestakuntzen bidez eskura daitezke, bai eta lan-esperientziaren bidez ere.
Lan-ingurunea:
Orientatzeko moduan adierazten ditu lan-esparrua, produkzio-sektoreak eta lotura duten jarduerak edo lanpostuak.
Prestakuntzaren zehaztapenak:
Gaitasunak eta horien ebaluazio-irizpideak dira, bai eta gaitasun horiek lortzeko edukiak ere. Benetako lan-ingurune batean osatu beharreko gaitasunak ere identifikatuko dira. Prestakuntza kalitatezkoa izan dadin, testuinguruko baldintza nagusiak ere aipatuko dira.
Lanbide-familia:
Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen multzoa, lanbide-gaitasunaren kidetasun-irizpideak kontuan hartuz.
Heziketa-modulua:
Kualifikazioa osatzen duten gaitasun-unitate bakoitzari lotutako heziketa-bloke koherentea.
Lanbide Kualifikazioaren mailak:
Produkzio-jarduerek eskatutako lanbide-gaitasunen arabera finkatzen dira, kontuan hartuz egin beharreko jarduerarako behar diren jakintzak, ekimena, autonomia, ardura eta konplexutasuna, besteak beste.
Lanbide-burutzapenak:
Langilearengandik espero den portaera finkatzen duten gaitasun-elementuak, hau da, berak egindako jardueren ondorioak edo emaitzak.
Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala:
Lanbide Heziketako eskaintzak Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren bidez integratzeko behar diren tresnak eta ekintzak, bai eta lanbide-gaitasun bakoitza ebaluatzeko eta egiaztatzeko behar direnak ere, era horretan pertsonen garapen profesionala eta soziala sustatzeko, eta produkzio-sistemaren premiak asetzeko.
Gaitasun-unitatea:
Aitorpen eta egiaztapen partziala jaso dezakeen lanbide-gaitasunen agregatu minimoa, ekainaren 19ko Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko 5/2002 Lege Organikoaren 8.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.