Euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia

Laguntza hauek modu berezituan zuzenduta daude, batetik, esperientziarik gabeko gazte tituludunen kontratazioari eta, bestetik, 35 urtetik gorakoen kontratazioari; berariazko bi programa dira, eta nazioartekotzea eta mugikortasuna sustatzea dute helburu, enpresen lehiakortasuna eta enplegu-aukerak gehitzeko.

 

 

 

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak

Enpresa onuradunak

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Egiten den kontratu-kopuruak zehaztuko du diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa. Kontratu bakoitzeko emango den diru-laguntzaren zenbatekoa kopuru hauek batuz zehaztuko da:

Diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu egindako kontratazio bakoitzaren egiazko kostua, kontratatutako pertsonen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak kontuan hartuta. Gainditzen badu, kostu errealeraino murriztuko da diru-laguntza.

Ondorio horietarako, soldataren eta gizarte-segurantzaren kostuak izango dira sektoreko hitzarmen kolektiboan edo enpresako negoziazioan hitzartu edo ezarritako ordainsari gordinei dagozkienak, hauek barne hartuta: oinarrizko soldata, jardueratik eratorritako osagarriak (ezagutza bereziak, konfidentzialtasuna, lan-txandak...) aparteko ordainsariak, mozkinen partaidetza, ekoizpenerako pizgarriak, aparteko orduak eta geografiako toki jakin batean lan egiteagatiko bizileku-osagarria, baita enpresaren konturako gizarte-segurantza eta langilearen kargurako gizarte-kotizazioak eta zergak ere.

Ez dira soldata-kostutzat hartuko, besteak beste, espezietan emandako prestazioak, bidaia, ostatu eta mantentzeagatiko dietak, eta enpresaren "gizarte-ekintza" deiturikoaren parte diren gainerako soldataz gaindiko ordainsariak eta gastuak.

Ez da diruz lagunduko honako hauek kontratatzea: ez enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duenaren ezkontidea, oinordekoak eta gainerako senideak, bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna arte, ezta sozietate izaera juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetakoenak edo zuzendaritzako kideenak ere; eta azken horiek kontratatzea ere ez da lagunduko diruz.

Deialdi hauetako laguntzek bete behar dute Batzordeak 2013ko abenduaren 18an egindako 1407/2013 (EE) Erregelamenduan (DOUE L352, 2013 abenduaren 24koa) ezarritako minimis araubidea, zeinaren arabera Enpresa bati emandako guztizko minimis laguntza ez baita 200.000 eurotik gorakoa izango segidako hiru zergaldiko edozein alditan.

Deialdi hauetako laguntzek Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa ere badute.

Ebazpena

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie diru-laguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Eskabide bakoitzari buruzko ebazpen espresuan honako hauek jasoko dira: enpresa bakoitzari ematen zaion kontratazio-plana, ordaintzeko modua eta zenbatekoa, eta diru-laguntzaren justifikazioa.

Kontratatuko diren pertsonak hautatzeko prozesua

  • Ebazpenaren ondoren, enpresa onuradunak diru-laguntzaren onarpena helarazi beharko dio Lanbideri, eta kontratazio-planaren araberako enplegu-eskaintzak aurkeztuko dizkio.
  • Lanbidek hautagaien lehen hautaketa egin beharko du, enplegu-eskatzaile gisa inskribatutakoen artean, kontuan hartuta onartutako kontratazio-planean aurreikusitako betekizun eta irizpide zehatzak bete behar dituztela enplegu-eskatzaileek.
  • Gehienez ere hamar eguneko epean, Lanbidek zerrenda bat bidaliko dio enpresari, eskatutako lanpostu bakoitzeko hiru hautagai jasotzen dituena.
  • Behin lehen hautaketa hori jasotakoan, enpresa onuradunak langileak hautatuko ditu. Horretarako, hautagaiak zer hizkuntza-maila duen eta lanpostuari egokitzen zaion ala ez aztertzeko beharrezkotzat jotzen dituen probak egingo ditu enpresak. Hautaketa egindakoan, enpresak horren berri emango dio Lanbideri, eta kontratatutakoen dokumentazioa bidali.
  • Hamar eguneko epean Lanbidek ez badu proposatzen kontratatzeko pertsonarik, edo Lanbidek proposatutako pertsonek hautaketa-probak gainditzen ez badituzte, enpresak beste hautagai batzuk proposatu ahal izango ditu, eta Lanbideri jakinarazi beharko dio hautagai horiek nor diren, bai eta kontratazioak zein egunetan egitekoak diren ere. Gehienez ere 2 egun balioduneko epean, Lanbidek egiaztatu beharko du ea proposatutako pertsonek betetzen dituzten bai deialdiko betekizunak bai onartutako kontratazio-planekoak; eta enpresari horren berri emango dio.