Euskal Autonomia Erkidegoko mapa hidrologikoa 2001. Eskala 1:150.000

Argitarapen honetan Euskal Autonomia Erkidegoko ibai nagusien arro hidrografikoak zehatz mugatzeko egindako lanaren emaitzak bildu dira. Mugaketa lan horretarako, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1:10.000 eskalako kartografia digitala erabili da.
Lanaren helburu nagusia, ikuspuntu hidrologikoekin egindako lurraldearen zatiketa erabiltzen duten azterlanetarako lanabes bat eskaintzea izan da. Hortaz, lurraldea ikuspuntu hidrologikotik zatitzeko, arro hidrografiko nagusiak mugatzeko ohiko irizpidea ez ezik, beste interes batzuk ere izan ditugu kontuan, zuzenean itsasora isurtzen duten kostaldeko eremu txikiak ere arro nagusietan sartu ditugu, eta bestetik, lurpeko urak ere kontuan hartu ditugu eta horrek ere aldaketak ekarri ditu arroetara. Azken finean, uraren politikan jarduteko Erkidego barrurako esparrua finkatzen duen 2000/60/EE Zuzentarauak alderdi horietarako ezartzen dituen eskakizun batzuei erantzutea izan da helburua.
Argitarapena honako hauek osatzen dute: 1:150.000 eskalan egindako mapa bat –mapa horretan informazio kartografiko xume baten gainean bereizitako arroak islatu dira–, lana egiteko baliatu diren irizpideen azalpen memoria, eta ibai eta arroen zenbait datu adierazgarri.
OKERREN ZUZENKETA ETA IRADOKIZUNAK
Azken aldaketako data: