Euskadiko Kontsumoko Euskal Arbitraje Batzordea
Kontsumoko arbitrajea kudeatzeko administrazio-organoak dira kontsumoko arbitraje batzordeak. Zeregin nagusia arbitraje-prozedura zuzentzea da, Kontsumoko Arbitraje Sistemak behar bezala funtziona dezan.
Kontsumoko arbitraje batzordeak honela daude osatuta: lehendakari bat, idazkari bat (kargu horiek dena delako arbitraje batzordea sortu duen administrazioak izendatzen ditu) eta erakunde horretara atxikitako laguntzaileak.
Kontsumoko Institutu Nazionalarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez 1994. urtean sortu zen Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea. Gaur egun, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari atxikita dago.
- Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea
Santiago etorbidea, 11 - 01002 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 062 170 eta 945 062 171
Faxa: 945 062 143
Posta elektronikoa: junta-arbitral@kontsumobide.eus