Euskadi.net-eko sailetako postontzien sistema kudeatzeko eredua

Zerbitzu maila
Zuzenean zerbitzuak posta elektronikoz emango duen zerbitzua, telefonoz eta bulegoan ematen duen bera izango da (1. maila).
Zehazki, Eusko Jaurlaritzako sailek ematen duten informazio orokorra eta/edo berezia (pertsona fisiko edo juridiko bati buruzkoa) jakinaraziko du, sailen izapideei eta zerbitzuei buruzkoa.
Gainera, interesduna identifikatzea ahalbidetzen duten kasuetan, izapide partikularren egoerari buruzko informazioa emango da, eskuragarri badago.
Bestalde, trataera berezia behar duten kontsulta konplexuak (2. maila) dagokien sailera bideratuko dira. Hala, Zuzenean zerbitzuak hori egiten duenean, sailaren ardura izango da kontsultari erantzutea. Halaber, sailak kudeatu beharko ditu, eta haiek ezarriko dituzten erantzuteko denborak.
Hala ere, Zuzenean zerbitzuak kontsulta bati zuzenean erantzuten ez dionean, herritarrak mezu elektroniko bat jasoko du, kontsulta noiz eta zein sailetara birbideratu den jakin dezan.
Zuzenean zerbitzuak kudeatutako sailetako atariak
2014ko apirilaren 1etik aurrera, Zuzenean zerbitzuak kudeatuko du hurrengo taulan adierazitako sektoreetako postontzien 1. zerbitzu maila:

Aldiz, Zuzenean zerbitzuak ez ditu zuzenean kudeatuko arlo tematikoei dagozkien Jaurlaritzako postontziak (Gazteaukera, Kontsumobide, Opendata, Euskara, Euskalmet, etab), ez eta autonomia erakunde autonomoenak edota kanpokoak ((IVAP, DBEB, Osalan, Izenpe, Lanbide, etab..).
Eskadi.net-eko postontzien kudeaketa
Zuzenean zerbitzuak gorago adierazitako postontzietara iristen diren kontsulten kudeaketa operatiboa baino ez du egingo, adierazitako zerbitzuaren 1.maila bere gain hartuta.
Eusko Jaurlaritzaren Web Zerbitzuari dagokio, berriz, EAEko Herri Administrazioak Interneten duen presentzia-eredua zuzentzea, antolatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea. Presentzia-eredu horren barruan, zerbitzu horizontalak daude, Euskadi.net-eko iradokizunen eta kontsulten postontzia, esaterako. Hala baitago xedatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan (pdf, 142 Kb).

Postontziarekin lotutako gai tekniko guztietarako (postontziak sortu, erabiltzaileen altak eta bajak, etab.) sail bakoitzari esleitutako web kudeatzailearengana joan beharko duzue.
Euskadi.net-eko postontzien kudeaketarekin lotutako informazio gehiago nahi izanez gero, atal hori kontsultatu web orrian.
