Euskadi 2017an milioi bat biztanleko 70,3 organo emaile edukitzera heldu da

Euskadin 2017an emate-tasa milioi bat biztanleko 70,3 emaile izatera heldu da, Estatuko batez bestekoaren gainetik, Estatuan milioi bat biztanleko 47 emaile baitaude.   

Hala, 2017an, Euskadin, 282 pertsonek jaso zuten organo bat. Zehazki transplante hauek egin ziren:

  • Giltzurruneko 178 transplante (horietako % 10,6 bizirik zegoen emaile batena)
  • Gibeleko 75 transplante
  • Birikako 13 transplante
  • Bihotzeko 15 transplante
  • Eta giltzurrun eta pankreako transplante 1

Azken 10 urteetan, guztira, 2.494 organo-transplante egin zaizkie Euskadiko pazienteei (1.529 giltzurrunekoak, 695 gibelekoak, 149 bihotzekoak eta 121 birikakoak). Emaitzak Europako zentro aurreratuenen antzekoak edo hobeak dira.

Hunen/zelulen transplanteari eta emateari dagokienean, 2017. urtean 174 ehun-emaile aurkitu dira. Ehuna —korneak, hezur eta tendoietako ehuna, azala…— Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrora igortzen da, bertan prozesatzeko, gordetzeko eta transplanterako banatzeko.

Era berean, 52 transplante alogeniko egin dira (28 ahaidetuak eta 24 ahaidetu gabeak) Euskadiko Erreferentzia Zentroan (HUDonostia). Horrek Euskadi inguruko Europako herrialdeen pareko tasetan kokatzen du.

Hori guztia lortu ahal izan da, alde batetik, euskal gizarte osoari esker, emaileen familiak bereziki aipatuz, benetan zailak diren uneetan konpromisoa erakutsi dutelako.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak esker on hori Emate/Transplante programetan parte hartzen duten Euskadiko zentro baimenduetako (ia guztiak, bai publikoak bai pribatuak) profesional sanitarioengana eta ez-sanitarioengana zabaldu nahi du. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie epaile, auzitegi-mediku, epaitegietako langile laguntzaile, aireportuetako langile, SOS-DEIAK eta Ertzaintza bezalako erakundeei, eurek betetzen duten papera erabakigarria delako.

Eta, jakina, gaixoen elkarteei ere eskerrak eman nahi dizkie, sentsibilizazioaren esparruan burutzen duten lanagatik. Lan hori funtsezkoa da euskal gizartearen elkartasun maila altuak eta iraunkorrak ulertzeko.

Informazio gehiago Irekian: http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/43246-euskadi-alcanza-2017-los-donantes-organos-por-millon-poblacion

Azken aldaketako data: