Estasia (MDMA 3,4 metilenodioximetanfetamina)

Metanfetaminaren eratorria da. Serotoninaren eragina indartu eta bizkortu egiten du gorputzean. Serotonina giza burmuinaren neurotransmisore bat da, zeresan handia duena maitasunaren, euforiaren eta gozamenaren prozesuetan.

  • Forma puruan, kristal-hauts zuria da, baina normalean pilula arrosa, berde, zuri edo marroi modura egoten da, eta kapsuletan ere bai, baina gutxiagotan. Ahoz hartzen da, eta batez besteko dosia 100 -150 mg-koa da.

  • Eragina ordu erdira hasten da, harroaldiak 60 - 120 minutu irauten du, eta hurrengo lau orduetan beheraka egiten du, desagertu arte.

  • Tolerantzia sortzen duenez (kantitate handiagoa hartu beharra eragin bera sentitzeko), arratsalde/gau batean 10 pilula edo gehiagoraino igotzen da dosia.

Ondorioak:

10 orduz ere iraun dezakete.

  • Positiboak: Umore ona, energia, eroso eta lagunkoi, zentzumenak findu, esperientzia espiritualak, sentsazio argiak eta bizi-biziak, jendea besarkatzeko eta musukatzeko gogoa.

  • Neutroak: Gosea galtzea, ikusmena nahastea, begiak nahigabe mugitzea, bihotzaren frekuentzia eta tentsio arteriala bizkortzea, gorputz-tenperatuaren erregulazioa aldatzea, dardarak, urduritasuna.

  • Negatiboak: (geroz eta ondorio txar gehiago, dosia handitu ahala edo maizago kontsumitu ahala): matrail-hezurra mugitu beharra, kontzentratzeko zailtasunak, burua nahastuta, aldi batean memoria galtzea, ahoa lehor eta oretsu, estutasuna, zer egiten dugun kontrola ezin, gorputzaren tenperaturak gora eta hipotermia eta deshidratazioa.

  • Behe jotzea:  Ondorio horiek joaten direnean, neke fisikoa eta psikologikoa dator, anorexia, insomnioa, buruko mina, oroimena galtzea, izerdiak, haserre erraza, depresioa, adimenaren lausotzea, sexu-gogoa galtzea.

    Eta denbora luzean kontsumitzeak eragin ditzakeen ondorioak: antsietatea, haserre erraza, despertsonalizazioa, gibeleko eta giltzurruneko arazoak eta arazo kardiobaskularrak: arritmiak, buruko odol-isuriak...

  • Abstinentzia: Denbora luzean kontsumitu ondoren, depresioa ager daiteke, baita suizidio-ahaleginak ere. Buruko arazoak dituztenen artean eldarnioak ere ager daitezke.