'Eskaileren etiketak' ikuskapen-kanpainaren ematizak
Xedea
Egiaztatzea kontsumitzaileentzat salgai jarritako eskailera-motek ea badaukaten ezarri behar zaizkien UNE-arauekin bat datozen markarik edo erabilpen-jarraibiderik.
Kanpaina hori Europar Batasunak programatutakoen estatu kide guztiek egiteko esparruan dago. Fase horretan, zera kontrolatuko da: etxeko eskailera-mota zehatz baten etiketak, erabilpen-jarraibideak eta ea piktogramarik baduten.
Industria-produktuen etiketa orokorrez gain, tresna horiek UNE-arauak izaten dituzte, etiketen eskakizunak eta baliodun saiakuntza-metodoak zehazten dituztenak, eskaileren segurtasuna egiaztatzeko. Ikuskatutako modelo bakoitzeko inkesta-protokolo bat betetzeko bidali du Batzordeak.
Noiz egin den
2011ko irailaren 6tik 12ra bitartean, biak barne.
Egindako jarduerak
Sei ikuskapen egin dira, beste horrenbeste establezimendutan. Bitan ez da aurkitu ikuskatzera joandako eskailerarik.
- Eskailera-motak: Artazizko eskailera mailadunak, edo step ladres, eta eskailera zabalgarriak edo extension ladres.
- Dendak: Brikolaje-dendak, azalera handiak, burdindegiak eta prezio txikiko salgaiak dituzten dendak.
- Kontrolatu beharreko produktuak: 4 produktu; aipatutako eskailera bakoitzari bina ikuskapen dagozkiolarik.
Kanpainak aurrera begirako izaera du.
Emaitzak
Lau protokolo egin dira, eta aurreikusitako helburuaren % 75 lortu da.
- Ikuskatutako eskaileren % 75etan ageri dira marka, modeloa, eskaileraren erreferentzia-zenbakia eta fabrikatzailearen izena eta helbidea.
- Ikuskatutako eskailera guztietan behar bezala ageri da eskailerak zer tamaina duen, bai eta produktuaren, enbalajearen edo etiketaren gainean agertu behar diren piktogramak ere.
- Kontrolatutako eskaileren % 75etan erabilera-jarraibideak hizkuntza ofizialean daude idatzita, eta ageri da publikoarentzako salmenta-prezioa ere.
- Ikuskatutako eskaileren % 10ek produktua egiaztatzeko erakunde batek emandako marka du.
- Kontrolatutako produktuen % 100ek egiten dio erreferentzia etiketan UNE arauren bati.
- Kontrolatutako produktuen % 75etan, begiratu hutsean, ez da ertz zorrotzik, haustura-punturik edo saihets zitekeen harrapatze-punturik ageri.
Ikuskatutako establezimendu guztietan ageri da erreklamazio-orriak badituztela dioen kartela, eta guztiek dituzte orri horiek.
Ondorioak
Azaldutako datuetatik ondoriozta daiteke ikuskatutako eskaileren etiketak bat datozela arauetan eskatutakoarekin, nahiz eta konpondu beharreko alderdiak dauden.