Nola eskatu eskubide subjektiboaren aitortza

Etxebizitza egoki eta duin bat legez okupatzeko eskubide subjetiboaren aitortza eskatzeko bete behar dituzun baldintzak arretaz irakurri ondoren, eta betetzen dituzula ziurtatu ondoren, eskaerari erantsi behar diozun dokumentazioa bildu eta izena emateko eskabide-orria bete behar duzu.

Eskaera adinez nagusiak diren bizikidetza-unitateko kide guztiek sinatu behar dute. Eskaera eta erantsitako dokumentazioa eman ahal izango duzu:

Aurres aurre:

  • ZUZENEAN - Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuko leihatiletan:
    - Ramiro de Maeztu 10, behea - 01008 Vitoria-Gasteiz
    - Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
    - Andia 13 - 20003 Donostia/San Sebastian.
  • Etxebiderekin hitzarmena duten UDALAK: Basauri (arreta BIDEBIn), Bilbao (Bilboko Udal Etxebizitzetan arreta), Getxo, Vitoria-Gasteiz, Urretxu, Zumaia eta Zarautz (arreta Zarautz-Lurren) 

Postaz:

  • Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz
  • Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
  • Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Andia 13 - 20003 Donostia

Eskubide subjektiboa aitortzeko eskabide-orria bete nahi baduzu, sakatu hemen

Azken aldaketako data: