Erizainentzako lan aukerak Erresuma Batuan
Erizaina al zara? Lan egin nahi al duzu Erresuma Batuan?




Zure gaitasunak eta ezaguera garatzeko aukera baten bila zabiltza?
Baduzu, gutxienez, B1 ingeles-maila?
Hala bada, Health Education West Midlands ESPERIENTZIA DUTEN ERIZAIN ELKARGOKIDEEN bila dabil, Ingalaterrako West Midlandseko ospitaleetako zenbait unitate klinikotan lan egiteko.
West Midlands Ingalaterra erdiko metropoli-konderri bat da; hor daude Birmingham eta Wolverhampton hiri ezagunak, eta Dudley, Black Country, Burton, Staffordshire eta Worcestershire konderriak, esate baterako. Eskualde hau geografikoki oso bestelakoa da, baditu jende asko bizi den hiri-eremu handiak, bai eta oso bizi-estilo lasaiko nekazaritza-eremu asko ere. Hala bada, mundu guztia sentitu daiteke gustura konderri bizi eta kosmopolita honetan.
Health Education West Midlands erakunde bat da, eta West Midlandseko ospitale guztiei langileen prestakuntzarako eta plangintzarako baliabideak eta laguntza eskaintzen die. Kasu honetan, nazioarteko langileak bildu nahi dituzte eta horretan lagundu, haien eremuko ospitale guztien izenean.
Erresuma Batuan erizain gutxi dagoenez, West Midlandsetik kanpoko langileak kontratatu nahi dituzte hainbat zentrok. Zentro guztiak ez dira berdinak, ez tamainari ez ahalmenari dagokienez, eta haien plantillako kide izan nahi duten erizainei era askotako esperientziak eskaintzen dizkiete.
Eskainitako lanpostu guztiak Band 5 izeneko mailakoak dira (Salary scale £21,478 - £27,901 pro rata), eta klinika-eremu hauetan daude:
- Acute Medicine
- General Surgery
- Theatres (Adult and Paediatric)
- Intensive Critical Care (Adult and Paediatrics
- Neonatal
- Trauma and Orthopaedics
- Renal Services ( including acute dialysis)
- Paediatric Oncology and Haematology
- Accident and Emergency
Aukera interesatzen bazaizu, bidali zure curriculum vitaea INGELESEZ helbide honetara:eures.grupomixto@sepe.es