Erasmus + (programa bakarra)
Sarrera
Europa 2014-2020 estrategiaren barruan Erasmus + programa kokatzen da, eta beronek, hezkuntza, prestakuntza , gazteria eta kirol alorreko ekimenak barne hartzen ditu. Etengabeko Ikaskuntzan (2007-2013) bildutako programa guztiak eta nazioarteko goi mailako hezkuntza-programak Erasmus + programan integratzen dira: Mundus, Tempus, ALFA, Edulink eta aldebiko programak, eta Gazteak Ekinean programa.
Helburuak
Europa 2020 estrategiaren barnean helburu nagusienetakoak dira:
- Goi Mailako hezkuntzan tituludun kopurua gehitzea eta
- Eskola goiz uzten duten ikasleen tasa murriztea.
Horretarako, Etengabeko Ikaskuntza eta mugikortasunak indartzea aldarrikatzen da, hezkuntzan eta prestakuntzan efikazia eta kalitatea hobetzen saiatuz.
Parte Hartzaileak
Hezkuntza arloari dagokionez, maila guztiak bere egiten ditu:
- Eskola,
- Lanbide Heziketa,
- Goi Mailako Hezkuntza eta
- Helduentzako Hezkuntza.
Funtsezko Ekintzak
1. Funtsezko ekintza- Ikaskuntzarako mugikortasuna.
- Langileen mugikortasuna, bereziki hezitzaile, maisu, zuzendaritza-kide eta gazte jardueretako monitoreak.
- Goi mailako hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleak.
2. Funtsezko ekintza – Kooperazioa.
- Hezkuntza alorreko edo gazte-erakundeen eta beste eragile batzuen arteko elkartze estrategikoak.
3. Funtsezko ekintza – Politiken erreformak.
Aktibitate bereziak
- Jean Monnet Ekimenak eta
- Kirol-Ekintza