Generoaren araberako eraginari buruzko txostenak

Generoaren araberako eraginaren aurreko ebaluazioa legezko betebeharra da, baina horretaz gain, oso tresna baliagarria da gobernantza hobetzeko eta emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen aurrera egiteko.

Generoaren araberako eraginaren ebaluazioa egin beharra zehaztuta dago 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUAN, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena (Deskargatu PDFa), eta Jarraibideetan, hain zuzen, generoaren araberako eragina aurretiaz ebaluatzeari eta emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna ezabatu eta berdintasuna bultzatzeko neurriak hartzeari buruzko Jarraibideetan (Deskargatu PDFa), Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean onarturiko Jarraibideak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egiten diren arau-proiektuei eta administrazio-ekintza batzuei Generoaren araberako Eraginari buruzko Txostena egin behar zaie, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legearen testu Bateginaren 20 artikuluan eta Jarraibideetan aurreikusitakoa betez. Aipatutako txostena araua sustatzen duen organoak egin behar du, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak txostena egin behar dio.

Generoaren araberako eraginari buruzko txostena dokumentu bat da. Dokumentu horretan, alde batetik, aztertu egiten da arauan jasotako jarduera mesedegarri edo kaltegarri den esku hartu nahi den gizarte-testuinguruan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko; eta bestetik, azterketa horren arabera, arau-proiektuan sartu beharreko neurri zuzentzaileak edo aldaketak jasotzen dira, eragin kaltegarria neutralizatzeko edo, kasuan kasu, eragin mesedegarria indartzeko.

Generoaren araberako eraginaren txostenak errazago egiteko, erabilgarri izango da hurrengo materialak eta baliabideak kontsultatzea:

Gidaliburua aholkuak emateko eta hausnarketa egiteko materiala da, eta horregatik, lagungarri da:

  • Lana sexuaren arabera banatzea oinarri duen gizarte antolaketa baten ondorioz emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak nola sortzen diren ulertzeko.
  • Emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzeko, politika publikoetan zer lan-estrategia hartu diren jakiteko.
  • Generoaren araberako eraginaren ebaluazioa zertan datzan ulertzeko, eta batez ere, generoaren eraginari buruzko txostena nola egiten den ulertzeko.

Materialak errazago irakurri eta azkarrago kontsultatu ahal izateko, edukien indizeetatik bertatik nabigatu daiteke: lasterbide-botoiak daude, puntu bakoitzaren laburpenak ikusi ahal izateko.

Generoaren araberako eraginaren ebaluazioak egiteko gidaliburuaren osagarri dira material sektorialak. Material horien bidez, sektore jakin batean emakumeek eta gizonek duten egoera desberdinaren analisia testuinguruan kokatzen da, argibideak eta adibideak emanez. Horiei esker ahalbidetzen da:

  • Sektorean dauden desberdintasun handienak identifikatzea, emakumeen eta gizonen presentziari dagokionez, baliabideak eskuratzeari dagokionez, partaidetzari dagokionez eta arau sozialei eta balioei dagokienez.
  • Sektore horretan emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz zer mandatu dagoen jakitea.

Dokumentu biziak dira: aldiro eguneratu nahi dira, eta sektorerik sektore progresiboki osatu.

Materialak errazago irakurtzeko eta azkarrago kontsulatu ahal izateko, edukien indizeetatik bertatik nabigatu daiteke.

Berdintasunaren alorreko araudia ezagutzera ematen eta aplikatzen laguntzeko, taula bat aurkezten da: hor jasotzen dira berdintasunaren alorreko mandatu nagusiak, sektore guztietan oro har aplikatzekoak. Berdintasunaren alorreko esparru juridiko orokorra osatzen duten erreferentzia nagusiak ere ematen dira.

Komeni da mandatu orokorrak ez ezik, eremu sektorialean berdintasunari buruz dauden mandatu espezifikoak ere kontsultatzea. Kasuan kasuko material sektorialetan bilduta aurki daitezke.

Atal honetan, arin erantzuten zaie generoaren araberako eraginaren ebaluazioak egiterakoan sortzen diren galdera ohikoenei:

Generoaren araberako eraginaren txostenak egiten laguntzeko, praktikotasunari begira, benetako esperientzietan oinarritutako adibide batzuk jasotzen dira ondoren: 

Hemendik deskargatu daitezke txantiloiak ?word formatuan?, bai generoaren araberako eraginari buruzko txostenak egiteko (jarraibideen I. eranskinaren arabera), bai generoaren ikuspegitik garrantzirik gabekoa dela justifikatzeko txostenak egiteko (jarraibideen II. eranskinaren arabera):

Generoaren araberako eragina ebaluatzeko funtsezkoak diren termino batzuen definizioak jasotzen dira glosarioan.Eta batzuetan, terminoak hobeto ulertzen laguntzeko, definizio bat baino gehiago eman da termino bererako, definizioen jatorria aipatuta:

Hurrengo aplikazioan Jaurlaritzako langileek eragin-txostenak kontsulta ditzakete, hain zuzen ere, Generoaren araberako Eraginaren Aurreko Ebaluazioa egiteko Jarraibideak indarrean sartu zirenetik aurrera (hots, 2007. urtetik aurrera) EAEko Administrazio Orokorreko sailek eta haren menpeko edo hari lotutako erakundeek eta entitateek egindako txostenak.