DIGCOMP proiektua
Alderdi orokorrak
Gaitasun digitalen gaineko Europako esparruaren garapena DIGCOMP proiektuan oinarrituta dago; proiektu horretan, gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak Europa osorako identifikatu eta baliozkotzea da xede.
Ezaugarriak:
- Europako Batzordearen Joint Research Centre zentroko Institute for Prospective Technological Studies – IPTS institutuak garatu du
- Europako herrialde guztietako ikerketa-arloko institutu eta unibertsitateetako 90 adituren laguntza
- Osagaiak identifikatu dira ikasle-maila guztietarako
Helburuak
DIGCOMP proiektuak honako helburu hauek ditu:
- Digitalki lehiakor izateko garatu eta/edo indartu behar diren funtsezko osagaiak identifikatzea gaitasun digitalean
- Gaitasun Digitalaren deskriptoreak eta kontzeptu-esparrua garatzea, baita EBrako jarraibideak ere
- Lan-plana proposatzea jarraipen-ekintzetarako
Eredua bat dator Europako Agenda Digitalean definitutako jarraibide estrategikoekin eta gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak identifikatzen ditu digitalki lehiakor izateko beharrezkoak diren ezagutza, trebetasun eta jarrerei dagokienez.