Deba ibaiaren goiko tartea (4,8 km)
Deba ibaiaren goiburua Gipuzkoako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldeko koadrantean dago, Debagoiena eskualdeko Leintz-Gatzaga udalerriko lurretan. Ibilbidea herri horretan hasiko dugu, Arabako eta Gipuzkoako mugan, Deba ibaiaren gaineko zubian GI-627 errepidea Arlaban mendatean hartuta.
Ibilbidearen nondik norakoak
GI-627an, ibaiaren gaineko zubitik hasten da bidexka estu bat ibaiaren ezker aldetik doana, urtegitik hiribarnean zegoen antzinako indarretxera ura zeraman harrizko erreten zaharrarean.
400 bat metro egindakoan, ongi kontserbatutako ibar baso batean, non haltzak, pagoak eta haritzak nagusi diren, ibilguaren haitzari itsatsitako harrizko antzinako ur presaraino helduko gara.
Ibilbidean zehar, bi erreka txiki igaro beharko ditugu, beraz, kontu handia izango dugu labainketak direla-eta.
Ibar ezkerretik jarraiki, uretan gora, eta beste erreka bat igarota, ibai gaineko hormigoizko plataformara helduko gara.
Puntu horretan ur kantariak alaituko digu haltzez eta lizarrez osatutako ibar basoaren irudi zoragarria.
Puntu horretatik igoko gara errekaren ezkerraldetik pista batera heldu arte, eta ondoren ezkerretara joaz, kilometro eta erdi gorago aurkituko dugu Deba ibaiaren sorburua.
Bertatik itzuliko gara eta pistari jarraiki helduko gara errepidera eta hartan , eskuin aldera hartuta 300 bat metro eginda helduko gara abiapuntura.
Jaitsi
Azken aldaketako data:
