Castaños ibaiaren ur-jauzia (0,9 km)

 

Castaños ibaiaren ur-jauzia Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko muturrean dago, Enkarterri eskualdearen ekialdean, Gueñes udalerriko Gaztaineta auzoan. Hara heltzeko Zaramillotik hasi behar dugu BI-636 errepidean,eta ,ondoren, Saratxo norabidean segi hormigoizko pista batetik Gaztaineta adierazten duen bidegurutze batera heldu arte.

 

Castaños ibaiaren ur-jauzia. Cascada del río Castaños.

Ibilbidearen nondik norakoak

2,2 kilometro egin eta gero, Zaramilloko industrialdetik hartuko dugu errepidearen eskuinaldetik hasten den pista bat.

700 bat metro egin eta gero, bidebanatzean eskuineko pistatik jarraituko dugu. 500 bat metro eginda Saratxora helduko gara, eta ondoren bidebanatzean ezkerreko pistatik jarraituko dugu Gaztaineta auzoko San Bernabe baserrira.

Handik hasten da 25 minutuko ibilbidea. Abereentzako itxitura pasa ondoren, ibaiaren ezker ibarreko bidexkatik jarraituko dugu.

Tarte batzuetan oso pikea da aldapa.

750 bat metro eginda, eskuineko beste pista bat hartuko dugu. 100 bat metro aurreraxeago, pistaren eskuin aldetik jaitsi behar dugu ur-jauzira heltzeko.

Jaitsi

 

 

Azken aldaketako data: