LMA Zerbitzuen eskaintza
Lehen Mailako Arreta

- Bezeroarenganako arreta
- Larrialdi arreta
- Eskainitako zerbitzuak
- Beste teknika eta prozedura batzuk
- Komunitate osasuna
- Osasun zentroak
Informazio eta kudeaketa
- Informazio orokorra.
- Ordua eskatzea:zein kontsultentzako.
- Lehen mailako arreta kontsulta .
- Arreta Espezializatuetako zerbitzua.
- Etxeko arreta: Osasun Zentrora gerturatu ezinagatik, etxean osasun asistentzia behar duten gaixoei etxeko arreta. Dagokion Osasun Zentroaren ordutegi normalizatuan burutuko dira.
- OTI izapidea (Osasun txartel indibiduala).
- Mediku izendapen edo aldaketa: Zentroan medikua izendatu edo medikuaren aldaketa bideratu Osasun Zentroaren funtzionamentu egonkor egoeratan.
- Aldi bateko ezintasuneko parteak ematea
- Osasun Karpetara sartzeko pasahitzak kudeatzea
- Agindutako tratamendu medikoei atxikitzeko laguntzak izapidetzea
- Aurretiazko borondateak izapidetzea
- Ikuskaritzari dagozkion izapideak
- Famili medikua.
- Pediatria.
- Erizaintza.
- Emagina.
- Ginekologia .
- Errehabilitazioa (non zehaztu).
- Gaixo arin eta kronikoen asistentzia eta jarraipena: Ospitaleko alta zainketen jarraipena Osasun Zentroan zein etxean. Programak: hipertentsioa, diabetesa, asma, adinekoen arreta, osasun mentala, emakumeentzako arreta programa, haurren eta helduen hortzak zaintzeko programa, aho antikoagulazio tratamendua, anbulatorioko kirurgia txikia, tabako mendekotasuna gainditzea...
- Zentroan zein etxean arreta prozedurak: Injektagarriak, sendaketak, erauzketak, lagin bilketa, sondak, elektrokardiogramak, espirometria, holter, tapoi otikoak...
- Osasun promozio, prebentzio eta heziketa: haur osasuntsuen kontrola, haur eta helduen txertaketa, arrisku kardiobaskularra, obesitatea, tabakismoa, eskola osasuna...
- Froga klinikoak: Erauzketak, elektrokardiogramak, tentsio neurketak...
- Erizaintza sendaketak.
- Ondontologia:Arrasateko Osasun Zentroa
- Erauzketak eta beste interbentzio batzuk.
- P.A.D.I. Haurren hortzak zaintzeko programa.
- Haurdunaldiaren arreta, ama izateko prestaketa eta erditze ondokoa.
- Koordinazioa arreta espezializatuarekin.
Beste teknika eta prozedura batzuk
Beste zentro batzuekin kudeaketa eta akordio gaixoentzako beharrezko frogetarako.
Kanpainak
- Gripea
Gripea gaixotasun infekziosoa da, hiru birus mota ezberdinek sortua: A, B eta C. Hiru mota hauen artean, bi lehenak dira ohikoenak.
Sintomak, kutsapena gertatzen denetik bost egunera nabarmentzen hasten dira: sukar altua, burukomina eta muskulu mina, ahuspeztea eta ondoezin orokorra. Zenbait kasutan sudur kongestioa, eztarriko mina eta eztula ere izan daitezke.
Edozein pertsonari eragin ahal dio. Zenbait kolektibok ordea, gehiago pairatu ditzakete gripearen ondorioak: adineko pertsonak edota osasun arazoak dauzkatenak (diabetesa, BGBK, giltzurruneko gaixoak edo hepatikoak, etab.). Kasu hauetan, gaixotasuna okertu egin daiteke eta horregatik oso gomendagarria da arrisku kolektibo honek txertoa jarri dezala.
Birusa pertsonatik pertsonara trasmititzen da, nagusiki airetik. Diagnostikoa klinikoa eta epidemologikoa da, eta ez da gomendagarria antibiotikoak erabiltzea. Egokien laguntza neurriak hartzea da, hau da, antitermikoak erabiltzea, oheratzea eta ondo hidratatzea.
Hartu beharreko neurriak:- Esku higiene egokia egitea.
- Arnasketa higiene egokia egitea.
Programak
- Kolon-ondeste minbizia prebentzio goiztiarra
- 50 eta 69 urte bitarteko gizon eta emakumeei zuzendutako osasun programa da.
- Eginkarietan odol kantitate txikiak antzematean datza, azaletik ikus ezin daitezkeenak.
- Froga hau 2 urtero burutzen da.
- Bere helburua lesioak era goiztiarrean eta minbizia bere lehen faseetan antzematea da.
- Lesio hauek era goiztiarrean tratatu ezkero, kaltegarriak izan daitezenaren probabilitatea murrizten dugu.
- Programa honen inplantazioa, kolon-ondeste minbiziagatik hilkortasun tasa %16-33 bitartean murriztu daitekeenaren egiaztapenean oinarritzen da, baita aurreminbizia polipoak ezabatuz prebenitzea ere.
- Pertsonen bizi kalitatea hobetzen du.
- Haurren hortzak zaintzeko programa P.A.DI.
- 7 eta 15 urte bitarteko aurrentzako hortz asistentzia.
- Hortzeriaren urteroko errebisioa, eta prebentziozko gomendioak eta beharrezko tratamentuak: pitzadurak ixtea, txantxarren buxadura eta traumatismoak hortzaldi iraunkorrean.
- Ez ditu barnean hartzen lehen hortzaldiko edo esne-hortzaldiko piezen tratamendua, ezta ortodontzia tratamendua.
- Dohakoa.
- Ospitaleko altaren arreta intagratuaren proiektua
- Debagoienako Ospitalea ? Lehen Arreta arteko koordinazioa erizaintza zein medikuntza-pediatrian alta jasotako gaixoaren kontrolerako.
- Paziente aktiboa.
- Gaixotasun kronikoak dauzkatenei edo horien zaintzaileei gaixotasunaren berri eskaintzeaz gain, osasun-egoera hobetzeko jarraitu beharreko ohiturak edo jokabideak ezagutaraztea da autozainketen hezkuntza-programa horren helburua.
-
Gaixotasun kronikoekin bizi diren pertsonek ematen dituzte ikastaroak (pazienteak eta/edo zaindariak). Horietan, gaixotasunari buruzko oinarrizko ezagutzaz gain, proaktibitatea sustatzen duten teknika eta trebetasunak ere irakasten dira.
-
Ikastaro hauen helburu nagusia da tresnak eskaintzea laguntzeko eta gaitzeko gaixotasuna ulertzen, osasunaz arduratzen, eta hari buruzko erabaki egokiak hartzen.
Azken aldaketako data: