Berrikuntzak

Euskal Enplegu Zerbitzuak webgune berri bat jartzen du zure esku, ezaugarri eta funtzionaltasun berriekin, zure kudeaketak egiten eta enplegua bilatzen laguntzeko.
Egunero ahalegintzen gara zerbitzu hobea eskaintzen eta, ildo horretatik, hemen dauzkazu web-orriko berritasun guztiak. Diseinatzeko orduan, telefono mugikorrak eta tabletak ere kontuan hartu dira, gaur egun gehien erabiltzen diren gailuetatik ere zerbitzurako sarbidea izateko.
Orain, hasierako orrian bertan enplegu- eta ikastaro-bilatzaile indartsu bat daukazu; iragazki interaktibo berriak eta enpleguko alertak dituzu; eta informazioa sare sozialetan partekatu dezakezu enplegu-bilaketa errazteko eta azkartzeko, eta enpresek espazio pribatua eta tresnak dauzkate beren enplegu-eskaintzak argitaratzeko.
Gainera, Euskadi.net atarian integratuta dagoenez, hark komunikaziorako eskaintzen dituen aukera guztiak balia ditzakegu, hala tramitazio elektronikoa egiteko nola dokumentuak edo diru-laguntzak bilatzeko.
Mugikorretan eta tabletetan nabigatzea
Web berria egiteko orduan, web diseinuaren arloko azken joerei jarraitu zaie. Bereziki dago egokituta mugikorretik edo tabletatik nabigatzeko. Zuk ezer berezirik egin gabe; gailu horietatik konektatu baino ez duzu egin behar.

Atarian enplegua eta ikastaroak bilatzea
Zuzenean hasierako orrian. Denborarik ez galtzeko interesatzen zaizun informazioa bilatzen.

Filtro interaktibo berriak
Iragazkiak ikastaroen eta eskaintzen zerrendetan. Orain, ezarri diren iragazkiekin, nabigatzea eta enplegua eta ikastaroak bilatzea askoz errazagoa da. Egin zure bilaketa, eta iragazpen-elementu guztiak zure esku izango dituzu.

Enplegu-alertak
Alerta-zerbitzu berriak aukera emango dizu posta elektronikoz bidaltzen dizugun informazioa erabat pertsonalizatzeko.

Enpresen atal berria
Enpresek atal berri bat dute beren enplegu-eskaintzak zuzenean jarri ahal izateko, Lanbideren bulego-sareak berehala kudeatu ditzan.
Difusioa sare sozialetan
Lanbidenet-ek sare sozial nagusiekin konektatzen zaitu, zure lagun eta kontaktuekin informazioa partekatu dezazun. Partekatu eskaintzak eta ikastaroak Facebook eta Twitterren.

Euskadi.net-en ostatatzea
Enplegu-atari berria Eusko Jaurlaritzaren Euskadi.net atarian dago integratuta, eta hark komunikaziorako eskaintzen dituen aukera guztiak balia ditzakezu, hala tramitazio elektronikoa egiteko nola dokumentuak edo diru-laguntzak bilatzeko.
