Genero-irizpideak dituzten diru-laguntzen bilduma: Balorazio irizpideak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
20/2011 Foru Agindua, martxoaren 2koa. Honen bidez, Arabako udali eta kuadrillei zuzendutak dirulagutzen deiadi publikoa onartzen da. Lagutzen helburua da, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko, udalek eta kuadrillek 2011ko ekitaldian Arabako Lurralde Historikoan sustatuko programak edota jarduerak garatzea (pdf, 515,24 KB).

3.-Proiektu osoan genero ikuspegia sartzea, hau da, bai justifikazioan, bai helburuetan, jardueretan, metodologian eta ebaluazio adierazleetan. (10 puntu)

ARABAKO FORU ALDUNDIA
21/2011 Foru Agindua, martxoaren 2koa. Honen bidez, Araba eta Trebiñuko konderriko udal eta kuadrillei zuzendutako dirulaguntzen deialdi publikoa onartzen da, hain zuzen ere, etorkinen integrazio eta kultur arteko bizikidetza ustatzera bideratutako programak edota jarduerak garatzeko. 2011ko ekitaldia (pdf, 503,50 KB).

4.- Emakumezkoen eta gizonezkoen premiak, interesak, asmoak eta arazo bereziak jasotzea proiektuan, zeharka, edota emakumez koentzako eta gizonezkoentzako ibilbide berezituak taxutzea gizarteratze eta laneratze, gizarteratze, aukera berdintasun eta harrera prozesuetan. (6 puntu).

ARABAKO FORU ALDUNDIA
95/2011 Erabakia, otsailaren 22ko inputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da Arabako enpresetan prestakuntza emateko laguntza programaren 2011ko deialdia (pdf, 76,86 KB).

11. artikulua.- Hautapena eta balorazioa egiteko irizpideak.
11.1.- Prestakuntza ikastaroak. Honako irizpideen arabera baloratuko dira: e) Berdintasun politiken sustapena (0 – 5 puntu).

ARABAKO FORU ALDUNDIA
44/2011 Foru Dekretua, martxoaren 7koa, diputatuen kontseiluarena. Honen bidez, elkarteei eta irabazteko xederik gabeko erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdi publikoa onartzen da. Laguntzen helburua da etorkinen integrazioa eta kultura arteo bizikidetza sustatzera bideratutako programak edota jarduerak garatzea. 2011ko ekitaldia (pdf, 317,92 KB).

4.- Proiektuan zeharka emakumezkoen eta gizonezkoen premiak, interesak, asmoak eta arazo bereziak jasotzea, edota emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten gizarteratze eta laneratze, gizarteratze, aukera berdintasun eta harrera prozesuetan ibilbide berezituak taxutzea. (6 puntu).

ARABAKO FORU ALDUNDIA
10/2011 Foru Dekretua, otsailaren 15eko diputaten kontseiluarena. Honen bidez, onartzen da 2011ko ekitaldian garapenean laguntzeko, nazioarteko elkartasuna bultzatzeko gizate sentsibilizazio priektuetarako eta genero kontuetan berezitutako laguntza teknikoetarako dirulguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia (pdf, 2,16 KB) .

2.2 Genero ekitatea (12 puntu).
- Eskubide ekonomikoak, gizarte eskubideak, kultur eskubideak, ugalketa eskubideak eta eskubide zibil, politiko eta sexualak genero ikuspegiarekin lantzen dituzten proiektuak.
- Aipatu eskubideak zabaltzeko sareak sortzeko edo sendotzeko proiektuak.
- Iparreko eta Hegoko mugimendu feministen harremanak sendotzeko proiektuak.

EUSKO JAURLARITZA
Erabakia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, 21ko uztailaren 14an egindako bileran hartua. Erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako diru-laguntzen deialdia egiten da (pdf, 254,86 KB).

Era berean, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alorrean Legean xedatutakoa betetzeko, hautespen-prozesuetan emakumeen parte-hartzeari lehentasuna emango zaio.

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2012ko martxoaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, helduen hezkuntzaren arloan jarduerak garatzen dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei diru-lagntzak emateko deialdia egiten duena (pdf, 291,82 KB).

10. artikulua.– Aurrekontu orokorreko % 70 banatzeko irizpideak.
Diru-laguntza zehazteko, ondoko irizpideen eta puntuazioaren arabera baloratuko dira eskabideak:
d) Oinarrizko hezkuntzaren baliokideak diren jardueren kalitate pedagogikoa; kontuan harturik gizon-emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ahalegina eta eskualde horretarako helduen hezkuntza-beharrei erantzutea: 30 puntu arte.

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2012ko martxoaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailbruarena, Euskadin giza eskubideen, bizikidetasun demokratikoaren eta indarkeria desligitimizatzearen aldeko proiektuak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia egiteko dena  (pdf, 260,50 KB).

c) Proposatutako proiektua zein lurralde-eremutan gauzatuko den eta zenbat jenderengana iritsiko den, baita bakearen kulturak eta giza eskubideen defentsa eta sustapenak orain arte eraginik izan ez duten gizarte-eremuetan eragiteko gaitasuna ere. Horretaz gain, generoaren ikuspegia ere baloratuko da, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeko 20.2 artikuluaren arabera: (0-10 puntu).

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2012ko martxoaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek giza eskubideen, bizikidetza demokratikoaren eta indarkeriaren deslegitimazioaren arloan garatutako programak eta ekimenak diruz lagutzeko laguntzak lortzeko deia egiteko dena (pdf, 254,31 KB).

b) Gauzatu beharreko proiektuak burutu behar den arloaren barruan dituen originaltasuna eta indar estrategikoa, eta egon litekeen hartzaile-kopurua. Genero-ikuspegia ere baloratuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.2 artikuluarekin bat etorriz: 0-20 puntu.

EUSKO JAURLARITZA
Ebazpena, 2012ko martxoaren 8koa, Lehendakaritzako idzkarinagusiarena, 2012rko Garapena eta Lankidetza Sustatzko Fondoaren kargurko programetarako laguntzen deialdia egiten duena(pdf, 566,38 KB).

6.– Generoa (gehienez 9 puntu):
a) Helburu zehatz eta definituak (2 puntu, gehienez):
1) Genero-berdintasunaren osagaiak helburu jakinak eta ongi zehaztuak ditu (gehienez 2 puntu).

EUSKO JAURLARITZA
Iragarkia, Fundacion 2012 Fundazioaren laguntza ekonomikoak esleitzeko oinarriak jakinarazteko dena; laguntza ekonomiko horiek <<2012 euskadi="" bakearen="" eta="" askatsunaren="" aldeko="" kulturen="" urtea="">> kanpainaren helburu eta balioekin bat egiten duten arlo artistikoetako kultura-ekitaldi eta-ekintzak antolatzeko dira, betiere kanpainaren programazioan txertatzeko modukoak badira, modu osagarrian eta partizipatiboan (pdf, 310,21 KB).

f) Emakumeen ekarpena eta parte-hartze profesionala eta, oro har, genero-ikuspegia txertatzea. Lor daitekeen gehieneko puntuazioaren % 5, gehienez.

EUSKO JAURLARITZA 
Agindua, 2011ko irailaren 13koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, 2011ko ekitaldian talde teknikoak mantentzeko, drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak garatzeko eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena (pdf, 710,60 KB).

c) Genero-ikuspegia kontuan hartzea; drogamendekotasunen arloko prebentzio komunitariorako proiektu batek kontuan hartzen du genero-ikuspegia, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzean gizon eta emakumeen egoera, baldintza eta behar desberdinak aintzat hartzen baditu: 10 puntura bitartean.

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2011ko uztailaren 27koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena; agindu honen bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateentzat laguntzak iragartzen dira (pdf, 439,84 KB).

d) Jardueraren diseinuan eta garapenean arreta bereziz tratatzea kaltetutako pertsonen ezberdintasun sozioekonomikoak edo genero-ezberdintasunak: 10 puntu, gehienez.

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2011ko uztailaren 7koa, Kultura sailburuarena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren adeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duena (pdf, 374,56 KB).

a)Produktuaren kalitatea eta interesa. Kontzeptu horrek bere baitan hartzen du Euskadiko edota euskal herritarren balio artistikoarekin edo kultura, alderdi sozialarekin edo bestelakoekin produktuak duen lotura eta eragina, edota proiektuan genero ikuspegia txertatzea. % 20 arte.

EUSKO JAURLARITZA 
Agindua, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Kulturako sailburuarena, gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena (pdf, 203,48 KB).

7. artikulua.– Hautapen-eta balorazio-irizpideak.
b) Proiektuaren interesa (% 30), bereziki honako­ak baloratuz: proiektuaren merkatu-bideragarritasuna eta berau gauzatzeko aukera errealak; gaiaren aldetik duen interesa eta interes geografikoa eta proiektuan genero-ikuspuntuaren integrazioa.

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2011ko martxoaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez onartze dira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2011. urterako  (pdf, 461,52 KB).

c.3.– Agindu honen 2. artikuluan jasotako irizpi­deak eta genero-ikuspegia aplikatzean lortutako meritu bereziak: 20 puntura arte.

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2011ko otsailaren 2koa, Kulturako sailburuarena, euskal Kultura sailburuarena, euskal liburuen itzulpenarein zerikusia duten ekintzetarako laguntzak emateko modua arautu ta dei egiten duena (pdf, 237,33 KB).

b) Eskaera egin duen argitaletxearen katalogoa eta ibilbidea, eta generoaren ikuspegia integratuta izatea. Argitaletxe eskatzailearen zabaltze-gaitasuna. Gehie­nez: % 30.

EUSKO JAURLARITZA
Agindu, 2010eko uztailaren 20koa, Igurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako laguntzen deialdia egiten duena 2010eko ekitaldirako (Lehiatu programa) (pdf, 123,77 KB).

Seigarrena.– Laguntzak zenbatzeko eta proiektuak baloratzeko irizpide objektiboak.
12) Enplegua garbia sortzeko bide ematen duten proiektuak, bereziki emakumezkoentzako lanpostuak badira, beste baten kontura eta jardunaldi osorako: gehienez 10 puntu.

DONOSTIAKO UDALA
Donostiako Udalean eta haren menpeko erakundeetan gizonak eta emakumek berdinak izateko zeharreko ekintzak ezartzeko Jarraibideak (pdf, 134,50 KB).

- Jardueraren onuradunak, sexuaren arabera. Emakumezkoen %____ Gizonezkoen %____ Beste generoen1 %____
- Jarduerarako kontratatutako pertsonak, sexuaren arabera. Emakumezkoen %____ Gizonezkoen %____ Beste generoen1 %____
- Jardueran parte hartuko duten boluntarioak, sexuaren arabera. Emakumezkoen %____ Gizonezkoen %____ Beste generoen1 %____
Kontuan hartu al da emakumeek jasaten duten desberdintasun soziala?
· Hasierako diagnostikoan Bai/Ez
· Proiektuaren helburuetan Bai /Ez
· Proposatutako jardueretan Bai / Ez
· Ebaluazioan Bai / Ez

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Ikuskizun kiroleko Gipuzkoako taldeen jarduerarako diru laguntzak emateko oinarri orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia (pdf, 131,22 KB).

Emakumeen taldeak direnean, 40.000 euro gehiagoko diru lagun­tza emango da eta zenbateko hori, aldez aurretik, diru lagun­tzen aurrekontutik kenduko da.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2010eko abenduaren 21ekoa, Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura diru laguntzak ematea arautzen duena eta 2011. urterako deialdia  (pdf, 263,76 KB).

d) Sexuen arteko berdintasunaren ikuspegia ongi landua izatea; 15 puntu bitarte.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gipuzkoako kirol federazioei diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia (pdf, 162,74 KB).

3. Baloratzeko irizpideak eta nola aplikatu.
Nolanahi ere, Kirol Zuzendaritza Nagusiaren Emakumeen eta gizonen kirol arloko berdintasun planak ezartzen dituen irizpideak errespetatu behar dituzte denek.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia (pdf, 434,15 KB).

6. Balorazio irizpideak.
Hala ere, 1 eta 10 bitarteko eranskinetako berariazko oinarrien arabera diruz lagundutako proiektu, programa eta jarduerei berariazko oinarri horietan jasotako irizpideak aplikatzeagatik dagokien zenbatekoa %20an gehitu ahal izango zaie gehienez ere, baldin eta kirolaren alorrean generoaren berdintasuna bereziki bultzatzen badute.
4. Lehentasuna izango dute honako proiektu hauek:
- Kirol antolakuntzaren egituran aldaketak sortzera eta kirol arloan emakumeen parte hartzea erraztera bideratutako proiektuak edo ekintzak.
- Proiektu espezifikoak edo ekintza positibo zehatzak, emakumeen parte hartzea kirol erakundeen zuzendaritzan eta kudeaketan, lan teknikoetan, irakaskuntzan, epaile lanetan eta abarretan bultzatzera edo kirol arloan emakumeen diskriminazio egoerak ezabatzera bideratutakoak.
- Emakumeek kirol arloan bizi duten egoera ezagutzera bideratutako ikerketa proiektuak.
- Aurreko urteetan finantzatu eta faseka gauzatzen ari diren proiektuek

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Bakerako, bizikidetzarako eta giza eskubideetarako hezkuntzaren inguruko proiektuak egiteko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia  (pdf, 145,22 KB).

4. Proiektuen ebaluazioa
c. Emakume eta gizonen berdintasunaren ikuspegia sartzea, berdintasunaren arloarekin edo herriko emakume elkarteekin koordinatuta egindako lanaren bitartez, hala badagokio.
- Hizkuntzaren erabilera ez-sexista. Biztanleria hartzailearen sexuaren araberako bereizketa. 5 puntu.
-Emakume eta gizonen egoera diferentzialaren analisia proiektuaren jarduera esparruan: Datuak sexuaren arabera bereiztea eta genero ikuspegitik interpretatzea. 5 puntu.
- Dagokion jarduera esparruan antzemandako desberdintasunak zuzendu eta emakume eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako neurriak planteatzea. Gehienez 5 puntu.
- Genero irizpideak sartzea ebaluazio-adierazleetan. Gehienez 5 puntu.

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2010eko uztailaren 1ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertzeko eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jarduerak finantzatzeko laguntzak arautzen dituena eta horien oinarri arautzaileak onartzen dituena (pdf, 166,69 KB).

D) Diruz lagundutako proiektuak emakumeen kontratazio berriak ekarri baditu: 10 puntura arte

EUSKO JAURLARITZA
Ebazpena, 2012ko otsailaren 2koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargura ekintza humanitarioak burutzeko 2012ko laguntzen deialdia egiten duena  (pdf, 384,58 KB).

6.– Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: gehienez puntu 1.
- Puntu 1, erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu

EUSKO JAURLARITZA
Ebazpena, 2011ko maiatzaren 11koa, Lehendakaritzako idazkri nagusiarena. honen bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistema nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira, 2011ko ekitaldian erakunde horie herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko (pdf, 189,72 KB).

5. artikulua.– Hautagaitzak aukeratzeko irizpide­ak eta horien haztapena.
2) Garapenerako lankidetzaren edo generoaren ar­loko prestakuntza espezifikoa: 20 puntu gehienez

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2011ko ekainaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako silburuarena, gizarte-ekonomiaren arloan ekiteko laguntza ezartzen dituena (pdf, 287,53 KB).

2.– 1.1.b) artikuluan adierazitako Kooperatibak edo Lan Sozietateak eratzeari dagokionez, sustaturiko erakundeei honako diru-kopuru hauek emango zaiz­kie:
a) Enpresa berriak badira, laguntza hauek jasoko dituzte, 30.000 euroko mugarekin: 3.000 euro gizonezko bazkide langile bakoitzeko. 4.000 euro emakumezko bazkide langile bakoitze­ko.
Ematen den diru-laguntza 6.000 eurora igoko da aipatutako langileak honako giza taldeetako batekoak baldin badira:
a) Emakumeak, erakundeko bazkide langile edo lan-bazkideen gehiengoa badira.
e) Etxeko biolentziaren biktima izan diren per­tsonak. Pertsona bat egoera horretan dago haiek edo haien seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanaren bidez lotura egonkorra izan duenaren bortizkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan di­renean, beti ere gertakari horiek dagokion instantzia polizial edo judizialean salatu badira.

EUSKO JAURLARITZA
22/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzkoa  (Itsaspen Programa ) (pdf, 358,25 KB).

8. artikulua.– Irizpide objektiboak.
Lanpostuak sortzea. Kontuan hartuko da proiektuek zenbateraino sor ditzaketen lanpostuak (bereziki, gazteenak eta emakumeenak). Eskatzaileek 5 puntu lor ditzakete gehienez.

EUSKO JAURLARITZA
233/2011 Dekretua, azaroaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesonal eta enpresarialei zuzendutako laguntzei buruzkoa ( «Elkarteak» programa) (pdf, 289,69 KB).

 7. artikulua.- Kuantifikazio-irizpideak.
s) Emakumee ehunekoa zuzendaritza-organoetan.

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2011ko uztailaren 27koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko silburuarena; honen bitartez, turismo-sektorean kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketarako sistema egiaztagarriak ezartzeko laguntzen programa arautzen da (pdf, 231,36 KB).

3) Kasu guztietan, arestian aipatutako ehunekoak % 5 handituko dira baldin eta enpresak egiazta badezake ondoren aipatutako zirkunstantzietako bat (gutxienez) betetzen duela:
a) Enpresaren titulartasunean emakumeek duten partaidetza gutxienez % 40 izatea edo/eta zuzendaritza-organoetan eta -postuetan emakumeek duten ordezkaritza gutxienez % 40 izatea.
b) Familia– eta lan-bizitza bateragarriak egiteko plan bat duela.

EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2012ko apirilaren 2koa, Herrizingoko sailburuarena, emakumeen kontrako inarkeria matxistren biktimei arreta, lkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituena (pdf, 248,10 KB).

9. artikulua.– Aurkeztutako proiektuak balioesteko eta haztatzeko irizpideak.
f) Erakunde eskatzailearen ezarpen-maila, antzinatasuna eta espezializazioa: bereziki baloratuko dira indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta, laguntza, babesa, laguntza juridikoa eta psikologikoa ematen eta indarkeria matxistaren gaian prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzen ibilbide, ezarpen sozial, antzinatasun eta espezializazio handiena duten erakundeak. Gehienezko puntuazioa: 10 puntu.

ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA MINISTERIOA
11402 Orden CIN/1934/2010, de 7 de julio, por la que se establecen las bases reguladoras de las subvenciones a iniciativas de I+D+i y Transferencia de Conocimiento a través del Programa INNOCAMPUS, en el marco del Programa Campus de Excelencia Internacional (pdf, 286,12 KB). (Gaztelaniaz)

h) Indicadores de género.
Políticas de las Universidades tendentes a la implantación de la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres, así como del resto de las disposiciones legales existentes en la regulación española y europea en materia de género, universidades e investigación.
Planes dirigidos a obtener la paridad de género en los órganos de gobierno, y en los distintos tipos de comisiones, tendentes a la reducción de los sesgos y barreras de género que incluyan plazos, metas y objetivos cuantificables. Se valorará especialmente a aquellas universidades cuyos indicadores de presencia femenina en las cátedras i) superen de manera significativa los valores medios de las universidades españolas y ii) muestren un incremento significativo en el tiempo. Hasta un máximo de 5 puntos.