Azpiegitura eta ikerketa-taldeak. Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun zentroak (BERC Programa)

Aginduaren xedea da diru-laguntzen oinarriak ezartzea eta deialdia egitea, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzeko (BERC Programa).

 

Laguntza-deialdi honek diruz lagunduko du erakunde onuradunek 4 ekitaldi ekonomikoetan egiten dituzten jarduera ez-ekonomikoen kostu osoaren portzentaje bat. Jarduera horiek bat etorriko dira diru-laguntzaren helburuekin, eta jarduera ez-ekonomikotzat joko dira Europako Batzordeak 2006/C 323/01 zuzentarauan (ikerketa, garapen eta berrikuntzako estatuen laguntzen gainekoan) ezartzen dituenak erkidegoko esparrurako.

 

Diru-laguntzaren helburutik kanpo gelditzen da jarduera ekonomikoa. Jarduera ekonomikotzat jotzen dira hala industriarekin kontratupean burututako ikerketa, nola ikerketa-azpiegituren alokairua eta Europako Batzordearen arauetan —aurreko paragrafoetan jasotakoetan— exijitu eta jasotako baldintzei erantzuten ez dieten beste jarduera ekonomiko batzuk.

  • Agindua, 2025eko azaroaren 18koa, Zientzia Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuarena. Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko (BERC Programa).

  • Agindua, 2021eko uztailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko (BERC Programa).
    • Ebazpena, zeinaren bidez ematen baitira  dirulaguntzak. IKUSI: Iragarki-taula (leiho berri batean irekitzen da) / Dokumentazioa

      Errekurtsoa aurkezteko epea: 2022/02/04-2022/03/03

  • Agindua, 2017ko irailaren 12koa. Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko (BERC Programa)