Agüera ibaia, Pando herrian (2,5 km)
Agüera ibaia Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko mutur-muturrean dago, Enkarterri eskualdean, Trucios/Turtzioz udalerriko, Pando herriko lurretan. Ibilbideari, BI-636 errepidetik ekingo diogu Alonsotegi, Sodupe eta Zalla pasata; ondoren, BI-630a hartuko dugu Artzentales eta Valle de Villaverdera (Uribarri Turtzioz) . Bertatik, BI-2617 a hartuko dugu Pando auzoraino.
Ibilbidearen nondik norakoak
Ibilbidea Pando auzunetik hasiko dugu Turtzioz), Pandoko zubian, izen bereko etxearen ondoan. Zubitik bertatik hasten den bideari ekin behar diogu ibaiaren eskuin aldetik, eta errepidean aurrera egingo dugu “El Gorito” iturriraino. Hantxe, GR-123a hartuko dugu, eta eskuin ibarretik 1,1 kilometro eginda, 15 bat minutuan helduko gara Basinagre auzunera, non GR-123a eta PR-BI-120a elkartzen diren. Basinagren XVI mendeko burdinola bat aurkituko dugu, eta bertan, ur-presa, erretena eta tunel hidraulikoaren arkuak. Lehentxeago, ibaia zeharkatu behar dugu zubitik, Basinagre dorretxea ezkerraldean utzita.
Antzinako errege bidetik jarraiki, ibaiaren ezker aldetik, Aguerara helduko gara.
1,3 km-ko ibilbideak 20 minutu hartuko digu. Ibaialdean zehar pasiera gozoa da. Kontserbazio egoera onean dagoenez, haltzadi trinkoa gozatzeko aukera izango dugu.
Agüeran atseden eremu bat aurkituko dugu, eta bertatik egin dezakegu itzuliko bidea.
Jaitsi
Azken aldaketako data:
