Adineko pertsonen erorketak prebenitzeko tailer berriak, Bizkaia eta Gipuzkoan

Euskadin, 64 urtetik gorako pertsonen erdiek urtean behin  edo birritan, izaten dituzte erorketa bat edo gehiago, etxean edo etxearen inguruan. Hauek ekiditeko Osasun Sailak, Osakidetzak eta hainbat Udalek, duela hiru urte, abian jarri dituzte prebentzio-tailer hauek istripuak ekiditen laguntzeko. Erorketek, lesioak ekartzeaz gain, norberaren autonomia galtzea eta bizitza kalitatea gutxitzea dakarte.

Eroriko gehienak etxean gertatzen dira, etxeko jarduerekin edo eguneroko bizitzako jarduerekin lotuta egon ohi dira, hala nola norberaren garbiketarekin, otorduak prestatzearekin, etxearen garbitasunarekin edo etxearen barruko edo etxetik kanpoko joan-etorriekin.

Tailerrak 64 urtetik gorako pertsonei zuzentzen zaizkie; izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko galdetu udaletxean edo dagozkion Osakidetzako Osasun Zentroan.

Bizkaiko tailerrak

  • Sopelana: otsailak 23 eta martxoak 2
  • Balmaseda: otsailak 14 eta 15

Gipuzkoako tailerrak

  • Ondarreta - Donostia: zehazteke
  • Amara – Donostia: zehazteke
  • Alde zaharra – Donostia: zehazteke
  • Andoain: otsailak 19
  • Usurbil: martxoak 2
  • Zarautz: otsailak 19 eta 21
  • Bergara: martxoak 13 eta 15

Azken aldaketako data: